Dantzak eta kantuak biziarekiko lasaitasun bat ematen dute

Dokumentu mota:
Bideoa
Gako hitza(k):
Pantxika Telleria
Dantzak eta kantuak biziarekiko lasaitasun bat ematen dute
© Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques

Pantxikak betidanik mugimendua maitatu izan du. Ttikitan, lotsarik gabe hasiko zen fandango bat ematen, jakin ala ez. Familian musikariak bazituen.

Euskal dantza, dantza klasikoa edo garaikidea : etiketak ez ditu gustoko. Beti bizi izan du dantza, dantza bezala.

Garrantzitsuenak transizioak direla dio. Euskal dantzan, dantza klasikoan ikasi transizioak baliatzen ditu.

Dantza herrikoia preziatzen du adineko jendeek ere parte har dezaketelako. Espazioak markatzea ere biziki garrantzitsua zaio. Norbaitekin zerbait bizitzen delarik, nonbait betirako markatua egoten da. Dantzak eta kantuak biziarekiko lasaitasun bat ematen diotela dio, "gerta zer gerta, onda hori ezin dela sekulan gelditu"."

Bere amatasunak biziki markatu du bere dantzari bizia ere, dantza materien bitartez bizi baitu. Euskal dantza den ala ez? Materiaren eta mugimenduaren arteko lotura da interesatzen zaiona.

© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak - "Eleketa" programa. 2014 - 19AV1351, 1353-1354, 1359

Gehiago jakin