Dantzak bakarrik ez du interes handirik
- Dokumentu mota:
- Bideoa
- Gako hitza(k):
- Jose Cazaubon

Jose-rentzat dantzak bakarrik ez du funts handirik. Bere benetako balioa bertze arte motei lotzean hartzen du. Beretzat, dantza ez da bakarrik neskentzat egina. Aitzitik, Ezpata dantza edo Makil dantzak mutilenak iduritzen zaizkio.
Dantzari esker, bidaiatzeko aukera frango izan ditu. Lagun giroa bilatzeaz gain, militantziaz ere dantzatzen du. Musika, kantua edo bertsua hauta zezakeen, taula gainera igotzeko parada eskaintzen dutelako eta lagun giro bat ere bai.
Dantzatzean sentipen desberdinak baditu : plazerra, harrotasuna, urduritasuna. Bere ustetan, aberastasun emozional hori posible da ate guziak irekiak direlako.
Dantza soilik dantzarentzat delarik, teknika hutsean mugatzen den performantza saio batean lerratzeko arriskua bada, giza harremanak kontutan hartu gabe.
© Pirinio Atlantikoetako Departamenduko artxiboak - "Eleketa" programa. 2014 - 19AV1377-1378, 1385-1387