Cantiques et paroles


1. - DEUS IN ADJUTORIUM

Entzun, Jainkoa, / otoi ! entzun.
Zatozkit, Jauna / laster lagun.
Ospe Aitari, / Semeari
Bai Izpiritu / Sainduari.
Lehen bezala / orai ere,
Hala dadila / betiere.
  Amen. Alleluia.


2. - DIXIT DOMINUS

Jainkoak dio / Kristori erran :
« Jaun eta Jainko / jar eskuinean ».

1 Nere Jaunari / Jaunak dio : « Jar / eskuinean,
    nik eman arte / zuri etsaiak / zango pean ».
2 Jaunak eginen / Zion-dik Zu Jaun / mundu huntan :
    etsai ditutzun / jenden erdian / Zu Jaun izan.
3 Jaun zare sortzez / piztu baitzare / zeruetan :
   argitu-aitzin / sortua zaitut / nere baitan.
4 Zin egina du / Jainkoak eta / behingoan :
   « Apez zare zu / Melkizedek-en / araberan. »
5  Bidean Jauna / badabilkizu / eskuinean,
   Erregeak joz / hasarrearen / egunean.
6 Erresumetan / emanen ditu / hilak metan,
   buruak ditu / xehakaturen / bazterretan.
7 Edaten baitu / bide ondoko / ur-errekan :
   horra zergatik / beti burua / gora daukan.
8 Ospe Aitari / gizon egin den / Semeari
   Elizan ari / den Izpiritu / Sainduari.
9 Lehen bezala / Heieri ospe / orai ere :
   hala dadila / menderen mende / betiere.


3 - CONFITEBOR

 Gure Jainkoak / egin guziak
 Ikustekoak, / miragarriak.

 1   Aipatuko dut / Jainkoa bihotz / bihotzetik,
 gizon zuzenen / biltzarretan.
 2   Jaunaren obrek / ez dute nihun / deus parerik :
 goza gaitezen / Heien baitan.
3   Zoin eder eta / zoin ikusgarri / Haren lana !
 zuzena Jauna / sekulakotz.
4   Mirakuluen / orroitgarri bat / du emana :
 Gure Jainkoa / dena bihotz.
5   Jainkozaleri / emaiten dauku, jatekoa,
 gurekin bat da / betiere.
6   Indar gaitzean / zabaldu dauku / maiz besoa,
 bertzen herriak / diten gure.
7   Haren egintzak / bai osoki on / eta zuzen ;
 Harek errana / betikotz da.
8   Menderen mende / osoki berdin / du irauten,
 deusek ez nehork / ezin alda.
9   Betikoa du / gurekilako / batasuna :
 Saindu saindua / du izena.
10 Jainko beldurra / zuhurtziaren / hastapena :
 nundik ez aipa / beti Jauna ?
11 Ospe Aitari / gizon egin den / Semeari
 bai Izpiritu / Sainduari.
12 Lehen bezala / Heieri ospe / orai ere :
 hala dadila / betiere. 


4. - BEATUS VIR

 Jaun zerukoa / maite duena
 Legean doa / xuxen xuxena.

1 Bai dohatsua / Jaunaren beldur / den gizona,
   haren nahian / goza gozatuz / dabilana.
2 Semeak azkar / izanen ditu / mundu huntan ;
   Zuzenen haurrak / Jainko Jaunaren / eskuetan.
3 Haren etxean / bada ontasun / gozotasun,
   Haren barneko / argia deusek / ezin ilun.
4 Ilunbetan du / zuzenen argi / dirdiratzen,
   hain baita ezti / bihotz oneko / eta zuzen.
5 Denentzat badu / bai ele ona / bai laguntza,
   dauzkanak oro / zuzenkienik / badabiltza.
6 Ezta sekulan / lerratu eta / eroriko ;
   gizon zuzena / aipatua da / sekulako.
7 Ez berri beltzen / beldurrik nehoiz / pizten hari :
   haren bihotza / osoki dago / Jainkoari.
8 Bihotza dauka / bakean eta / beldur gabe,
   bere etsaiak / ahalgetuak / ikus arte.
9 Behartsuentzat / badu laguntza / badu argi ;
   kopeta gora / agertuko da / lorioski.
10 Gizon makurra / eihartuko da / herra minez ;
     gizon makurren / lehia beltzak / indarrik ez.
11 Ospe Aitari / gizon egin den / semeari,
     Elizan ari / den Izpiritu / Sainduari.
12 Lehen bezala / Heieri ospe / orai ere :
     hala dadila / menderen mende / betiere. 

5. - LAUDATE PUERI DOMINUM

 Jainko izena / Sainduena
 Hari bai ospe / betiere.
1 Jaunaren haurrek / aipa Jauna,
   aipa kartsuki / Jaun izena.
2 Jaun izenari / agur, ospe
   bai orai eta / betiere.
3 Argi sortzetik / gaueraino
   Jaun izenari / laudorio !
4 Jendez gorago / da Jainkoa
   zeruaz ere / goragoa.
5 Nor da munduan / nola Jauna,
   zeru lurren Jaun / so dagona ;
6 Dohakabea / du altxatzen,
   errauts zokotik / argiratzen.
7 Jaun handietan / ezar dezan,
   bere herriko / handietan.
8 Haur gabeari / pizten dio
   semen artean / bozkario.
9 Ospe aitari / semeari
   bai izpiritu / Sainduari.
10  Lehen bezala / orai ere
     hala dadila / betiere ! 

6. - LAUDATE DOMINUM OMNES GENTES

 Guk Jainko Jauna / zeruan dugu
 Nahi duena / egiten baitu.

  1
Aipa zazue / jende guziek / Jainko Jauna :
Herri guziek / erran goraki / zoin den ona.

  2
Guretzat duen / amodioa / betikoa ;
Haren egia / menderen mende / nausi doa.

  3
Ospe Aitari / gizon egin den / Semeari,
Elizan ari / den Izpiritu / Sainduari.

  4
Lehen bezala / Heieri ospe / orai ere :
Hala dadila / menderen mende / betiere !


7. - LUCIS CREATOR

1 Argiaren Egilea,
   Iduzkia duzu piztu,
   Argi berriz apaintzeko
   Munduaren hastapena.

2 Goiz arratsen artekoa
   Eguna deitu duzuna,
   Gaua-jausten ari baita,
   Entzun dei eta nigarrak.

3 Hobenen gatik arimak
   Ez dezala gal Bizia,
   Gain hartakoak ahantziz
   Eta gaizkirat lerratuz.
4 Zeru atean jo beza,
   Bizi sarian sar bedi :
   Gal-bidetik baztertzean,
   Garbi bedi gaitzetarik.

5 Entzun, aita guziz ona,
   Eta Zuk, Jainko Semea,
   Izpirituarekin bat,
   Nausi menderen mendetan.
      
  Amen.

8. - MAGNIFICAT

  1
Kantuz ari zait / nere arima / Jainkoari,
 Haren goresle / kantuz ari.

  2
Haren loriaz / bozkariotan / dut gogoa :
 Salbatzaile dut / nik Jainkoa.

  3
Naizen neskato / apal hau baitu / hautatua,
 Mendeek neri : / « Dohatsua » !

  4
Zoin handi nitan / Jainko Jaun guziz / indartsua !
 Haren izena / zoin saindua !

  5
Urrikalmenduz / betea dago / mendez-mende,
 Sineste duten / jenden alde.

  6
Bere besoan / duen indarraz / Harek ditu
 Bihotz hantuak / barreiatu.

  7
Beren alkitik / handi-mandiak / kendu ditu,
 Apalak aldiz / goraltxatu.

  8
Gose zaudenak / nasaiki ditu / gozarazi,
 Aseak aldiz / hutsik utzi.

  9
Behatu dio / Izrael bere / jendeari,
 Lehen bezala / urrikari.

  10
Erran baitzuen / gintuela gu / lagunduko
 Abrahamtarrak / sekulako.
  11
Ospe Aitari / gizon egin den / Semeari
 Bai Izpiritu / Sainduari.

  12
Lehen bezala / Heieri ospe / orai ere !
 Hala dadila / betiere !

9. GURE AITA

Gure aita zeruetan zirena
Saindu izan bedi zure izena
Etor bedi zure erreinua
Egin bedi zure nahia zeruan bezala lurrean ere
Emaguzu gaur egun huntako ogia
Barkatu gure zorrak
Guk ere gure zorduner
Barkatzen diegunaz geroz
Eta ez gu tentaldirat ereman
Bainan atera gaitzazu gaitzetik.

10. - BENEDICAMUS DOMINO
Aireak : Dartayet (1866)

Eskerrak eman / menderen mendetan,
    Eskerrak eman / Jainko Jaunari.

Eskerrak eman Jaunari,
    Eskerrak eman (ber.) Jainko Jaunari.

Eskerrak eman Jaunari, (3)
    Eskerrak eman ;

Eskerrak eman Jaunari,
   Eskerrak eman (ber.) Jainko Jaunari. 

11. - ADORA DEZAGUN

Adora dezagun menderen mendetan
Jesus Jainko Jauna sakramendu huntan.

Jesus amodioz bihotza gaindian
Zein miragarri zen azken afarian.
Guretzat zelarik hiltzerat abian,
Gerokotz ere zen gurekin nahian.

Apostolueri erraiten diote :
« Ni gaur saldua naiz, bihar hilen naute.
Aitaren ganako denbora zait bete :
Huna orai zonbat zaituztedan maite. »

Ogia harturik, mintzo da Jainkoa :
« Hau da ene Gorputz gurutzerakoa. »
Gero kanbiatuz orobat arnoa :
« Hau da ene Odol ixuri gogoa. »

12. BENEDIZIONEA

Aitaren eta semearen
eta Izpiritu Sainduaren
izenean.
Amen.

 13. SAKRAMENDU HANDI HUNI

Sakramendu handi huni ahuspez gauzkiola.
Gauza saindu guzieri hau nagusi dadila.
Sinesteak argi beza gure begi ahula.

Jainko Aita Semeeri kantu-ta bozkario.
Heier agur, ospe indar, esker-ta amodio ;
Eta bien Gogoari orobat laudorio. Amen.


14. BENEDIZIONE ONDOKO OTOITZAK

Jainkoa izan bedi benedikatua !
Benedikatua izan bedi Haren Izen saindua !
Benedikatua izan bedi Jesu-Kristo
egiazko Jainko eta egiazko gizona !
Benedikatua izan bedi Jesusen Izena !
Benedikatua izan bedi Haren Bihotz sakratua !
Benedikatua izan bedi Haren Odol baliosa !
Benedikatua izan bedi Jesus
aldareko Sakramendu Sainduan !
Benedikatua izan bedi
Izpiritu Saindu Laguntzailea !
Benedikatua izan bedi Maria Birjina,
 Jainkoaren Ama saindua !
Benedikatua izan bedi Maria
 bekaturik gabe kontzebitua !
Benedikatua izan bedi Maria
 lorioski zerurat altxatua !
Benedikatua izan bedi Maria Birjina
 eta Amaren Izena !
Benedikatua izan bedi San Josep,
 haren espos garbia !
Benedikatua izan bedi Jainkoa
bere aingeruetan eta sainduetan !                                                          

15. -  ZURE LEKUKO


Zure lekuko gaitu Elizak gu igortzen munduari.
Izan ditela gure urratsak, Kristo, zure mezulari.

Hemen dugu orok egin Jaunaren artaldea.
Denek behar dute jakin zoin den paregabea
Zeruko artzainarekin gure alapidea.

Ez du nahi Artzain onak bakar bat ere galdu.
Gertatzen bada etsaiak duela bat urrundu,
Behar du bere anaiak berriz biltzen lagundu.

Bere biziaz apeza Kristo agertuz doa.
Kristauak halaber beza bertzer eman Jainkoa
Gutan baitago Eliza argitzeko mundua.