Betiri Sants

Thème : Condamnation du manque de religion, de la permissivité, du manque de morale de Betiri Sants, symbole selon lui de la République.

Betiri Santseren berririk
aspaldi ez zen deus handirik ;
zioten ehortzi zutela bizirik
lurpetik ilkhirik
(ez duk ez irririk)
munduz mundu herratua ibilirik ;
oraikotik ditu Betirik
indarrak hartu guk utzirik.
Orai dago kargu handitan jarririk,
Orai dago kargu handitan jarririk.

Betiri Sants bai lehen ere
zer zen ezguturik gare :
zer nahi miseria eta dolore.
Denboraz hain pobre
orai zen podore !

Jainkorik ez dutenen enperadore.
Bethi gaixtaginen fagore.
Bandera nahi den kolore :
Oraiko mende gisan hark du ohore
Oraiko mende gisan hark du ohore.

Betiri Sants dago oihuka
"Biba biba errepublika!
Nahi ez duenari lephoa pika".
Jendea dabiltza
nahasiz trumilka
Umatua libertate ukhaldika
Jainkoa ukha-eta ostika ;
Bainan Bettiri ez kitzika,
Aztaparra bezote denek milika
Aztaparra bezote denek milika.

...

Gratien ADEMA