Irudiaren erabilpena euskal hedabideetan - Euskal Herriaren irudia hedabideetan
Mahain-ingurua Eneko Gorri, Rémi Rivière eta Ximun Carrère-ren eskutik.
Gure gizartean, irudiak ezinbesteko garrantzia hartu du hedabide guzietan eta gure iritzien eraikuntzan eragin handia du. Gaur egun, irudietaz egina den erabilpenak, beren egiazko zentzua susmatzeko giltzak ukatea beharrezkoa bilakaarazi du. Irudiekiko heziketaren garrantzia aurreratzen du, informazio okerretaz babesteko.
Gizarteko problematika hori gureganatu dezakegu eta heldu den galdera, gure bertako hedabideetan irudiaren erabilpena zein izaten ahal den.
Gai hortaz gogoetatzeko, Biarritzeko Mediatekak eta Euskal kultur erakundeak mahai inguru bat antolatuko dute, hiru hizlariekin, adibide konkretuetan oinarrituko direnak eta publikoarekin elkarreragina sustako dutenak: Lehen denbora batean, euskal hedabideetan den irudiaren erabilpena aipatuko dute, ondotik, hedabideetan Euskal Herriaren irudia zoin den aztertzeko.
- Remi Rivière kazetaria (paysbasqueinfo.com gunearen argitalpenaren zuzendaria),
- Eneko Gorri Informazio eta komunikazio zientzien erakundearen ikasle (Sciences Po - Bordale) eta EHZ elkartearen komunikazio arduraduna
- Ximun Carrere Aldudarrak Bideoko arduraduna.
Ekitaldi hori, mediatekaren hilabeteko gaia den « Muduko irudiak hedabideetan » inguruan antolatuak diren ekitaldietan sartzen da. Olivier Laban Mattei argazkilari famatuaren « Le jour où tout a basculé » erakusketa ikusgai izanen da (urtarrilaren 6etik 26ra) eta Laurent Gervereau soziologo – filma egilearen dokumentalak ikusten ahalko dira besteak beste (urtarrilaren 21 eta 22an).
Xehetasunak
Euskaraz eta frantsesez (itzulpenarekin). Sartzea urririk.
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.