Araudiak

Euskal kultur erakundearen helburua da euskal kulturaren sustapena, garapen iraunkorra eta hedapena, denbora berean jarraipena eta bilakaera segurtatuz.

Bere eragina zabaltzen da eremu hauetan: 

  • euskara;
  • literatura eta argitalpena;
  • antzerkia eta bertsolaritza;
  • ikus-entzungaien ekoizpena eta hedapen numerikoa;
  • dantza, kantua eta musika;
  • arte ederrak;
  • ondarea eta ingurumena;
  • turismoa eta sukaldaritza;
  • euskal bestak;
  • aisialdiak;
  • jokoak eta kirolak.

Ikusgarrigintzari dagokionez, bere ihardueren baitan, ikusgarri antolatzaile izan daiteke ere EKE.

Elkartearen eginbide nagusiak hauek dira: 

  • kultura politika publikoari buruzko obragintza laguntzea;
  • egitasmoen obralaritza tokiko eta lurraldeko elkargoen partaidetzarekin;
  • egitasmo egituratzaileen obralaritza eta publiko berriei buruzko bitartekaritza;
  • kultura eragileen aldeko laguntza, sorkuntza, hedapen, animazio eta formazio alorretan.

Araudiak