Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal literatura

Euskal literatura

1545. urtea oso garrantzitsua da euskal literaturaren historian, orduan inprimatu baitzen osoki euskaraz idatzi lehen liburua, Bernat Dechepare, Eiheralarreko erretorearen olerki erlijiozo eta profanoen bilduma.

Atxaga - Lete
Bernardo Atxaga eta Xabier Lete euskal idazleak (2009 - www.guregipuzkoa.net - cc-by-sa)
Kasik mende bat berantago (1643an), Pedro de Aguerre, "Axular" deitu Sarako erretorak, "Gero" liburua argitaratzen du, euskal klasikoetan maisulan bihurtuko dena.

XVIII.mendea gramatikariena eta euskara goresten dutenena da : hauetarik famatuena Manuel de Larramendi da (1690-1766), hizkuntzalaritzan egin zituen ikaragarriko lanetatik ezagutua. XIX.mendearen bigarren erditik goiti, euskal literatura laikotuko da.

1950eko hamarkadaz geroztik, Jon Miranden (1925-1972) eta Gabriel Arestiren (1933-1975) ildoari jarraituz euskal literaturak garapen handia ezagutu du.

Gaur egungo idazlerik emankorrenen eta trebeenen artean, hauek aipa ditzazkegu besteak beste Bernardo Atxaga, Gipuzkoako Asteasun sortua, "Obabakoak" eleberriaren idazlea (liburu honek literatura nazio-saria eskuratu zuen Espainian 1989an, geroztik 19 hizkuntzatan itzulia izan da) eta Itxaro Borda, "Euskadi" saria irabazi zuena 2001ean, "100% basque" liburuarekin.

Gaur egun, 1500 liburu inguru plazaratzen dira urtero Euskal Herrian.

Bestalde, euskara ahozko literatura bizi baten oinarria izan da. Honen lekuko, gaur egun indarrean dugun bertsolaritza.

Interneten
Erlea aldizkaria: Euskal literaturaren antologia | 2018-11-10, Berria

'Erlea' aldizkariaren 12. eta azken zenbakia kaleratu dute. Euskaltzaindiaren historia du ardatz. Atxagaren ustez, aldizkariak euskal sorkuntzaren XXI. mende hasierako egoera erakutsi du urteotan.

Tags:

Literatura "Iparraldetik" | 2018-11-11, Berria

«Iparraldeko idazle gazteak euskaraz idaztera» bultzatzeko asmoz, Gazteluma bekaren 10. deialdian lanak aurkezteko epea luzatu dute. 2002tik hona, beka sortzera bultzatu zuten kezkak beti hor direla, zenbait areagotu ere egin dira. Halere, aterabide ideiak ez dira eskas; izatekotan, zubiak dira bereziki guti. Nora Arbelbideren artikulua.

Tags:

"Kaieretan bilduak zirenak" - 2018-09-28, Berria.eus

Marikita Tambourinek lehen olerki bilduma argitaratu du. 1965etik gaur arte idatzitako aleak dira.

Tags:

Gehiago…
XX. mendeko euskal literatura

Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Estibalitz Ezkerrak idatzitako "XX. mendeko euskal literatura" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez.

XX. mendeko euskal literatura

Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.
Kattalin Totorikak itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera.
Oharra: liburuxa beste bertsio hirueledun batean eskura daiteke ere (euskaraz, gazteleraz eta inglesez).

Iparraldeko literatura munduko eragileak

Iparraldeko euskal literatura munduko eragileen errepertorioa kategoriatan sailkatuak (idazleak, argitaletxeak, programatzaileak, formatzaileak, baliabide zentroak...).