Soinu eta bideo artxibo zaharren tratamendu programa

2008az geroztik, Euskal kultur erakundeak Ipar Euskal Herriari buruzko soinu eta ikus-entzun artxibo zaharren tratamendua egiten du. Misio hau, 2011z geroz, Pirinio-Atlantikoetako Departamenduaren begiratze eta baloratze programaren baitan eramana da.
Soinu eta bideo artxibo zaharren tratamendu programa

Ipar Euskal Herriko soinu eta ikus-entzun artxibo zaharren tratamendu intelektuala

Badu aspaldi partikularrek, elkarteek edo tokiko irratiek soinu eta ikus-entzun artxiboak biltzen dituztela. Artxibo horiek biziki garrantzitsuak dira kultura ondarearen transmisiorako. Ondare prezios honek desagertzeko arriskua badu begiratze neurriak ez baldin badira hartuak.

Hori dela eta, artxibo zahar horien egoeraren azterketa bat egin du EKE-k 2009an,  Pirinio-Atlantikoetako departamendu Kontseiluaren kondu. Azken honek, 2011z geroz, artxibo zaharren begiratze eta baloratze programa iraunkor bat abiatu du, numerizazioa eta publikoaren esku uztea bere gain hartuz. Aldiz tratamendu intelektualaren obralaritza EKE-ren gain eman du, hots inbentarioa eta indexazioa egitea, erran nahi baita dokumentu eta artxiboen tratamendua, bilaketa tresna normalizatuak ekoiztuz. Horrela, 2008 eta 2026 artean, hamalau fondo baloratuak izan dira (3189 fitxategi, 1630 oren inguru):

  • MuCEM-eko (Musée des civilisations de l'Europe et de la Méditerranée - Marseille) Euskal Herriko ahozko inkestak (2008an tratatua, departamenduaren begiratze programatik kanpo) - 1048 fitxategi , 43 oren inguru;
  • Belokeko Monasterioaren fondoa - 33 fitxategi, 19 oren inguru;
  • Irulegiko Irratiako fondoa - 747 fitxategi, 868 oren inguru;
  • Ikerzaleak elkartearen fondoa (Mauleko espartingintzaz eta espainol imigrazioaz) - 32 fitxategi, 20 oren inguru;
  • Philippe Oyhamburu koreografo eta koru zuzendariaren fondoa - 172 oren inguru;
  • Morton Levine amerikar antropologoaren fondoa - 87 fitxategi, 7 oren eta erdi inguru;
  • Gure Irratiako Entzun Ikus elkarteko fondoa - 9 fitxategi, 17 oren inguru;
  • Donapaleuko Berrogain fondoa - 56 fitxategi, 9 oren inguru;
  • Donapaleuko Guélot aita-semeen artxiboak - 70 fitxategi, 53 oren inguru;
  • Jean-Michel Guilcher etnologoak Euskal Herrian bildu soinu artxiboak (tratamendua ez osoki egina, esku-idatzien numerizazioaren zain) - 57 fitxategi, 30 oren inguru;
  • Mikel Erramouspé-ren soinu artxiboak - 127 fitxategi, 102 oren inguru;
  • Raymond Foulon-en fondoa - 135 fitxategi, 132 oren inguru;
  • Guillaume Irigoyen artxibo soinudunak - 48 fitxategi, 30 oren inguru;
  • Mattin Larzabal artxibo soinudunak - 48 fitxategi, 128 oren inguru.

Departamenduko artxibo zerbitzuak lehen bi fondoak publikatuak ditu Baiona eta Euskal Herriko Artxibotegian, bai eta Pauen. Horien errepertorio numerikoa sarean kontsulta daiteke, earchives.le64.fr webgunean.

Pirinio-Atlantikoetako departamendu Kontseiluaren begiratze eta baloratze programaren bidez, hauek dira Departamenduak eta EKE-k finkatu dituzten helburuak:

  • fondoak numerizatu, soinuak eta irudiak euskarri iraunkorragoetan finkatuak izan ditezen;
  • artxiboak baldintza hoberenetan kontserbatu;
  • artxiboak aztertu, katalogatu eta haien bilaketa tresna numerizatua ekoiztu;
  • fondo ezberdinak publikoaren esku ezarri.
Programa zenbakitan (2008-2026 urteak)
  • 1 630 oren grabaketa
  • 14 fondo tratatuak, horien artean bat ez osoki
  • 3189 soinu eta ikus-entzunezko fitxategi numeriko zerrendatuak
Partaidea

Gehiago jakin