Itxaropena euskararentzat (VI. inkesta soziolinguistikoa)
Eukarari buruzko beldurrak Galdea lekuko guziei egina zen : "euskara galtzeko arriskuan ote da ?".
Hona emaitzak.
Oro har euskararen aldeko itxaropena da nagusi, euskaldun ala ez, bertako ala kanpoko. Salbu hiztun gazteenen artean. Euskararen galtzeko beldurra handituz doa adin talde zaharrenetik gazteeneraino: %32, %39, %46, %43, %54. Eta araberan itxaropenaren neurria ttipituz doa : %52, %50, %43, %43, %27. Harrigarria ! Gazteak zaharrak baino beldurtiago, zaharrak gazteak baino itxaropentsuago. Ez da zuzen !
Euskaldun anitz beldurti dira euskararen geroaz : %46 ezkor, %42 baikor. Erdaldunak baino beldurtiago : %40 ezkor, %46 baikor. ! Egoera honek erakusten du Hizkuntza Politikako 12. erronka nagusiaren garrantzia : "motibapena piztu, idartu eta egonkortu (behar da), euskararen ikastearen, baliatzearen eta jarraitzearen dinamika iraunkorra jendartean sortzeko gisan".
- Artikulua irakur osoki (PDF)
Ipar Euskal Herriko
Etxepare Institutuak Iván Igartuak eta Xabier Zabaltzak idatzitako "Euskara" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko elebidun batean (euskaraz, frantsesez). Edizio berezi hau
Erramun Bachoc soziolinguista eta EKE-ko lehendakari ohiak idatzi dituen euskal soziolinguistikaren inguruko kronikak