Euskal kultur erakundearen historian zonbait mugarri
1990: Euskal kultur erakundearen sortzea
1992: "Euskara eta ondarea" poloaren sortzea
1994: Euskal Ondarearen Batzorde Iraunkorraren sortzea
1998: Urte anitzeko kultura programen abiatzea: Kantuketan (1998), Batekmila (2005), Hogei’ta (2011)
2003: Urte anitzeko hitzarmen baten izenpetzea Eusko Jaurlaritzarekin
2004: EKE-ren lana ekintza kulturala eta artistikoari mugatzen da Euskararen Erakunde Publikoaren sortzearen ondorioz
2005: Euskal kulturaren web-atariaren sortzea (www.eke.eus)
2007: Ipar Euskal Herriko ikus-entzunezko artxiboen bilketari eta ahozko memorioaren balorizazioari buruzko Eleketa programaren abiatzea
2011: Kultura politika publikoen finkatzeko obragintza publikorako laguntzaren inguruko misioaren hartzea
2012: Elkartekideen jarraitzeko programaren abiatzea
2015: Lurralde proiektuen garapenaren abiatzea: euskal dantza (besteak beste, Soka multimedia erakusketaren ekoizpena 2015ean), euskal zinemaren banaketa, euskal antzerkiarena, heziketa artistiko eta kulturala
2017: Etnopoloaren labelizazioa 4 urtez (2017-2021)
2018: Ahozko ondareari buruzko ikus-entzunezkoen kontsultagune baten sortzea Lota Jauregian
2020: "Eleketa, ahozko oroimenak" erakusketaren estreina
2021: Zuzendaritza aldaketa: Johañe Etchebest-ek Pantxoa Etchegoin-en segida hartzen
Gehiago jakin
- EKE: 25 urteko esperientzia euskal kulturaren zerbitzuko – 2016ko iraila (PDF)
- Euskal kultur erakundeak 20 urte (1990-2010) – Pantxoa Etchegoin EKE-ko zuzendariak ENBATA aldizkariari eman elkarrizketa – 2010eko maiatza
- EKE-ren berripaperen artxiboak (1998-2007)