EKE-ren elkarte-kideak

Sorkuntza artistikoa eta kulturaren praktika eta eskuragarritasuna laguntzen dituzten ekintza ezberdinak balorizatu eta sostengatzeko asmoz, sortzetik beretik, EKE-k euskal kulturaren alorrean ari diren Ipar Euskal Herriko elkarteak azkarki sostengatzen ditu. 

EKE-k bi laguntza mota proposatzen dizkie bere elkartekideei, egitasmo deialdi bat antolatuz eta informazio/sentsibilisazio uneak prestatuz.

Laguntza teknikoa eta diru laguntza

EKE-k bere elkartekideentzat daukan tekniko eta diru sostengu dispositiboaren xedea, sorkuntzaren, hedapenaren, praktika edo arartekolaritza artistikoaren, ondarearen balorizazioaren eta orokorki euskal kultura aberastasunen eskuragarritasunaren aldeko kultura ekintzak sostengatzen dituzten proiektuak laguntzea da. Horrela, urtero, proiektu deialdi baten bidez, EKE-k ehun bat egitasmo ezberdin hautatu eta sostengatzen ditu.
Gehiago jakin

Informazio gaualdiak eta jarraipen kolektibo bat

Elkartekideen beharrei erantzuteko, izan dadin eguneroko kudeaketaz ala beren proiektuen garatzeko diren dispositibo ezberdinetaz, 2011z geroz, EKE-k informazio programa bat plantan ezarri du. Informazio bilkura ezberdinak izaten dira eta urteko jarraipen kolektibo bat. Horretarako, EKE DLA dispositiboan (Tokiko jarraipen dispositiboa) oinarritzen da.
Gehiago jakin