Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Euskal dantza

Euskal dantza

Euskaldunok gure kulturarekiko erakutsi dugun maitasunari esker, ohiturazko dantza errepertorio aberats eta ikusgarria gorde dugu, eta gizarte aldaketei egokitu ahal izateko bere burua berritzen asmatu du.

Beskoitzeko kaskarotak (2012 - Iñaki Zugasti / dantzan.com - CC-BY-SA )
Beskoitzeko kaskarotak (2012 - Iñaki Zugasti / dantzan.com - CC-BY-SA )
Ohiko festa egutegian txertatuta, ikuskizun programazioan integratuta edo gizarte mediatikoaren protokolo beharrei erantzunez, dantza bizi-bizi dago euskal kulturaren egunerokoan.

Kultura guztietan dantzatzen dira emakume eta gizonak, eta euskaldunek ere badute dantzarako sena, gorputza musikarekin astintzeko premia. Gizarte guztietan, ahozko hizkuntzarekin batera, bada beste lengoaia bat komunikatzeko, sentitzeko, adierazteko, konpartitzeko, bizitzeko azken batean, erabiltzen duguna: dantza. Gorputza patroi erritmikoen arabera mugimenduan jarri eta, hitz egiteko beharrik gabe, komunikazioaren txinparta pizten da. Dantzarako zaletasun horrek tokian tokiko festak, ospakizunak eta erritoak dantzaz betetzen ditu gaur egun ere.

 

Oier Araolaza ArrietaOier Araolaza Arrieta dantzariak Euskal kultur erakundeak luzatu dion gomitari erantzun du ohiko euskal dantzaren txosten eder hau osatuz. Eibarko Kezka, Elgoibarko Haritz eta Donostiako Argia dantzari taldeekin aritzen da dantzan azken 20 urteotan. Dantzan.com webgunea sortu zuen 2002an eta izena bera duen elkartearen kudeatzailea da. Dantzaren alorrean komunikazioa, kudeaketa eta formakuntza lanetan aritzen da. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Dantza Ikasi formazio programaren zuzendaria da. Kulturaren Euskal Kontseiluko kidea da 2011tik. Dantza tradizionalaren alorrean zenbait lan argitaratu ditu, tartean Gregorio Santa Cruz dantza-maisua (Ego-Ibarra, 1998). 2012an Etxepare Institutuak argitaratutako "Euskal dantza" liburuxkaren egilea da ere (dohainik eskura daiteke PDF formatuan).

 

Txostenaren zati nagusiak

Euskal dantza: interneten zer berri?
Lapurdiko inauterien lehenaz eta orainaz Thierry Truffautekin | 2018-02-19, dantzan.eus

Thierry Truffaut antropologoa Lapurdiko inauteriei buruz aritu zitzaigun Dantzan Ikasi programaren bidez Koldo Mitxelena Kulturunean eskainitako hitzaldian. XIX. mendeko inauterien ezaugarriez, horian galeraz eta ondorengo berreskurapenaz aritu zen. Testu zaharretako aipamen eta debekuak ekarri zizkigun hasieran eta ondoren zuzeneko iturriak erabili zituen. Argazkiei, grabatuei, bideoei eta Truffauten azalpenei esker Lapurdiko inauterietara gerturatu ginen.

Tags:

Jean Nesprias dantza irakaslea hil da | 2018-02-07, Berria

90 urte zituen. Ostiralean izango da hileta, Baionako San Andres elizan. Euskal Kultur Erakundeak 2012an egindako elkarrizketa batean, euskal dantzak eboluzionatu egin behar zuela zioen, hala ere, zehaztapen batekin: "Ez da sekula ahantzi behar euskal dantzaz mintzo garela eta ez dantzaz orokorki".

Tags:

Emakumeen aurreskua aterako dute Santurtzin 1921koa gogoan | dantzan.eus, 2017-09-24

Biarritzeko Soka erakusketan izan zuten soka-dantzaren berri, han ikusi zituzten irudiak lehenengo aldiz. Orduan sortu zitzaien berriro dantzatzeko ideia eta bi urteren ondoren, irailaren 30ean, arratsaldeko 19:00etan dantzatuko dute. Santurtzin sardineren eguna ospatzen da 30ean eta ekitaldi nagusia soka-dantza izango da.

Tags:

Gipuzkoako Dantzaguneak Sortutakoak programaren hamabigarren edizioaren deialdia iragartzen du

Gipuzkoako Dantzaguneak Sortutakoak programaren hamabigarren edizioaren deialdia iragartzen du. Sortutakoak Gipuzkoan dantza-proiektu berriak sortzeko, garatzeko eta dibulgatzeko Gipuzkoako Dantzagunearen programa da. Bere baitan hartzen ditu diru-laguntza bat, egonaldi bat Dantzagunearen Errenteriako gunean, eta proiektuaren aurkezpena, egile bakoitzak aukeratutako formatuan. Dantzaren eremuan egindako sorkuntza eta ikerkuntza proiektuek har dezakete parte Sortutakoak 12n.

Tags:

Gehiago…
"SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa

SOKA"SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketa ibiltaria, Euskal kultur erakundeak ekoiztua du, Gipuzkoako diputazioarekin eta Donostia 2016 Fundazioaren partaidetzarekin. Euskal dantzaren hobeki ezagutaraztea du helburu. Lau hizkuntzatan (euskara, frantsesa, gaztelera, inglesa), 150 m²-ko eremuan, gaiaren inguruko 400 ilustrazio baino gehiago daude kontsultagarri (argazki eta irudi bildumak, lekukotasun zatiak, soinu zatiak...).
Gehiago jakin: www.soka.eus 

"Euskal dantza" liburuxka

Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Oier Araolazak idatzitako "Euskal dantza" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez. Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan. Kattalin Totorikak itzuli du jatorrizko testua euskaratik frantsesera. Oharra: liburuxa beste bertsio hirueledun batean eskura daiteke ere (euskaraz, gazteleraz eta inglesez).

Euskal dantzaren agenda
  • Animazioak
  • Ikastaroak
  • Dantza
Dantza tradizionalaren inguruko saioa 2018/02/23
  • Ikuskizunak
  • Dantza
  • Kantua
  • Musika
Bihotza Mintza 2018/02/24
  • Animazioak
  • Dantza
Patxi eta Konpainia "Dantza Piko" 2018/02/25
  • Ikuskizunak
  • Maskaradak
Maskarada Eskiulan 2018/02/25
  • Ikastaroak
  • Dantza
Dantza ikastaldia Noiztik: 2018/03/03 Noiz arte: 2018/03/04
Gehiago…
Iparraldeko dantza munduko eragileak

Iparraldeko euskal dantza munduko eragileen errepertorioa kategoriatan sailkatuak (taldeak, koregrafoak, programatzaileak, formatzaileak, baliabide zentroak...).