Euskal kantua & musika
Gorriti, Guridi, Sarasate edo Ravel bezalako euskal jatorrizko konpositore handien ekarpenek ere aberasten dute.
Musika unibertso honetan, luzaz, a capella kantuak funtsezko tokia izan du. 1960 urteetatik goiti, euskaraz kantatzearen hautua eginez eta beren kantu propioak sortuz, artista batzuek euskal musikaren panorama zeharo aldatu dute.
Bi liburuxka baliagarri

Euskal kantagintza: pop, rock, folk
Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Jon Eskisabel-ek idatzitako Euskal kantagintza liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez. Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.

Euskal musika klasikoa
Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Karlos Sánchez Ekiza-k idatzitako Euskal musika klasikoa liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean Etxepare Institutuak, euskaraz, frantsesez eta inglesez. Edizio berezi hau ere dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.