Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Albisteak

Organik Orkeztra-ren kontzertua Bokalen

Organik Orkeztra-ren kontzertua Bokalen

2018/05/21

2018ko maiatzaren 24an, 20:30etan, Organik Orkeztra taldeak kontzertu bat eskainiko du Bokaleko Apollo aretoan. Dozena bat musikariz osatzen den talde honek musika herrikoien eta musika jakitunen arteko topaketa bat eskainiko du. Kontzertua Akitania-Hegoaldeko Eszena Nazionalak eta Euskal kultur erakundeak elkarrekin antolatzen dute.

Gehiago irakurri

"Oroitzen naizeino" ikusgarria Biarritzen

"Oroitzen naizeino" ikusgarria Biarritzen

2018ko maiatzaren 24an 18:00etan, Maddi Zubeldiak eta Bernadette Luro Iratzokik "Oroitzen naizeino" ikusgarria aurkeztuko dute Biarritzeko Mediatekan. Zahartzea eta Alzheimer-eko eritasuna gaitzat hartuta, euskarazko irakurketa eta taularatze saio bat eskainiko digute, Agurtzane Anduetzaren bideo baten laguntzaz. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Usopop festibalaren 9. edizioa Saran

Usopop festibalaren 9. edizioa Saran

2018/05/19

2018ko maiatzaren 26 eta 27an, Usopop festibalaren 9. edizioa ospatuko da Saran. Aurten ere, Euskal Herriko eta kanpoko hainbat musika talde zuzenean ikusteko parada izanen da. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Euskal idazle egonaldia Abbadiako eremuan: 2018ko deialdia

Euskal idazle egonaldia Abbadiako eremuan: 2018ko deialdia

2018/05/18

Zortzigarren aldikoz, Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) beren baliabideak eta gaitasunak bateratzen dituzte gazte literatura egonaldi baten antolatzeko Hendaian. Egonaldia euskal idazle guziei zuzendua da. Hautagaitza aurkezteko epea: 2018ko ekainaren 19a.

Gehiago irakurri

"Euskal komikigintza" -  Liburuzainendako formakuntza

"Euskal komikigintza" - Liburuzainendako formakuntza

Euskal kultur erakundeak, Departamenduko Liburutegiak (BDPA) eta BILKETA sareak - Baionako Mediatekak irakurketa publikoaren sareko eragile desberdinei eta dokumentazio zentroetako arduradunei zuzendu formakuntza profesionala antolatzen dute ekainaren 7an, Donibane Garaziko mediatekan. Gaia: euskal komikigintza.

Gehiago irakurri

Müsikaren Egüna 2018

Müsikaren Egüna 2018

2018/05/16

2018ko maiatzaren 18, 19 eta 20an, Bil Xokoa elkarteak "Müsikaren Egüna"-ren 29. edizioa antolatzen du Urdiñarben. Zinema, musika, bertsuak, dantza... Aurten ere denetarik izanen da euskal kultura eta munduko beste herrien kulturak elgarretaratu nahi dituen festibal honetan. Euskal kultur erakundea partaide da.

Gehiago irakurri

Topaketa Willis Drummond taldearekin

Topaketa Willis Drummond taldearekin

Joan den maiatzaren 15ean, Euskal kultur erakundeak Ziburuko Piarres Larzabal kolegioko 4.eko ikasleak Miarritzeko Atabalera gomitatu zituen. Ikasleek, Atabal aretoa ezagutzeko parada izan dute eta bertan egonaldi bat egiten ari zen Willis Drummond musika taldearekin mintzatzeko parada ukan dute. 

Gehiago irakurri

Enoch Aboh-ren mintzaldia Baionan

Enoch Aboh-ren mintzaldia Baionan

2017an emana izan zaien "Etnopolo" labelaren karietara, Euskal kultur erakundea-k eta EHESS eskolak ahozkotasunari buruzko mintegi bat antolatzen dute Baionan. 2017an bi hitzaldi eta urte hastapen honetan beste lau iragan ondoan, hurrengo hitzordua maiatzaren 15ean finkatua da, 17:00etan Baionako Euskal museoan. Egun horretan, Amsterdameko Unibertsitateko Enoch Aboh Hizkuntzaren Zientzietako irakaslea, "Sortzez eleaniztuna edo elebakarra ? Hori da galdera... " gaiaren inguruan mintzatuko da. Mintzaldia urririk izanen da eta deneri irekia.

Gehiago irakurri

Herri Urrats 2018

Herri Urrats 2018

2018/05/07

2018ko maiatzaren 13an, Herri Urratsen 35. edizioa iraganen da Senperen, "Prefosta !" lemapean. Besta egiteko eta dirua biltzeko estakurua izateaz gain, ipar Euskal Herriko ikastolen elgarretaratze nagusia irakasle postu gehiago aldarrikatzeko momentua izanen da Seaska-rentzat.

Gehiago irakurri

Frédéric Sorhaitz partitura fondoa sarean

Frédéric Sorhaitz partitura fondoa sarean

2018/04/28

Frédéric Sorhaitz, Biarritzeko Itsasoa koruko zuzendaria, euskal kantuak eskuratzen, moldatzen eta egokitzen ari izana da. Partitura guzi horiek abesbatzen esku uzten ditu Euskal kultur erakundearen webgunean. Denborarekin aberastuko den funtsa.

Gehiago irakurri

Gazteluma literatur sorkuntzarako burtsa 2018

Gazteluma literatur sorkuntzarako burtsa 2018

Baionako Elkar liburudendak, Elkar fundazioaren eta Euskal kultur erakundearen laguntzarekin, Iparraldeko idazle gazteak euskaraz idaztera lehiatzeko asmoz, Gazteluma X. literatur sorkuntzarako burtsa antolatzen du. Deialdian edonork parte har dezake, 40 urtez petiko adina izanez gero. Egitasmoen aurkezteko azken epea: 2018ko urriaren 15a.

Gehiago irakurri

Otxote festibala Kanbon

Otxote festibala Kanbon

2018/04/26

2018ko maiatzaren 4 eta 5ean, Otxote festibalaren edizio berri bat antolatua da Kanbon. Bi egunez, Euskal Herri guziko sei talde gomitatu dituzte, 21:15etatik goiti elizan arituko direnak. Euskal kultur erakundea partaide da. 

Gehiago irakurri

Nafarroaren Eguna 2018

Nafarroaren Eguna 2018

2018ko apirilaren 29an, Nafarroaren Egunaren 40. edizioa ospatuko da Baigorrin. Urtebetetze berezi horren ospatzeko, Basaizea elkarteak hitzordu ezberdinak antolatu ditu. Apirilaren 28an adibidez, "Bestofaldia" izeneko musikaldia izanen da elizan, hainbat kantari eta musikariren parte hartzearekin.

Gehiago irakurri

"Jendeak" emanaldia Biarritzen

"Jendeak" emanaldia Biarritzen

2018ko apirilaren 27an, Ildoka taldeak Jendeak izeneko emanaldia eskainiko du Biarritzeko Mediatekan. Obra osatzen duten 9 kontakizunak, Daniel Landarten Jendeak liburu berritik hartuak dira. Euskal kultur erakundeak eta Biarritzeko Mediatekak elkarrekin antolatu emanaldi hau 18:00etan hasiko da. 

Gehiago irakurri

Kontabilitatearen eta elkarte kudeantzaren oinarriak

Kontabilitatearen eta elkarte kudeantzaren oinarriak

Elkartekideen laguntzeko asmoz, Euskal kultur erakundeak eta DLA dispositiboak  informazio egun berri bat proposatuko dute Uztaritzeko Lapurdi gelan. Egun hori 2018ko apirilaren 28an iraganen da, 9:00etatik 17:00etara. Gaia : Kontabilitatearen eta elkarte kudeantzaren oinarriak. Parte hartzea urririk izanen da, baina izenak aitzinetik eman behar dira.

Gehiago irakurri

Euskal kultur erakundeko ohiko eta ezohiko biltzar nagusia Baigorrin

Euskal kultur erakundeko ohiko eta ezohiko biltzar nagusia Baigorrin

2018/04/21

Euskal kultur erakundeko ohiko eta ezohiko biltzar nagusia apirilaren 21ean iragan da, Baigorrin, "Plaza xoko" gelan, elkarte-kide eta herrietako ordezkari anitzen presentzian. 2017. urteko bilanaren egiteko mementua izan da. Joan den urtean EKE-k idatzi Euskal kulturaren diagnostikoa eta politika publikoetarako norabide proposamenak txostenaren ildo nagusiak aurkeztuak izan dira ere karia hortara. 2017ko ekintzen bilduma sarean da. 

Gehiago irakurri

"Etiopikoak" festibalaren 10 urteak

"Etiopikoak" festibalaren 10 urteak

2018ko apirilaren 25etik 28ra, Ezkandrai elkarteak "Etiopikoak" festibalaren 10. edizioa antolatuko du Baionan. Kontzertuak, eztabaidak, performantzak... Kultura ekitaldi parrasta bat antolatuak izanen dira Josean Artze-ri eskainia izanen zaion edizio honetan. Euskal kultur erakundea partaide da. 

Gehiago irakurri

Andoni Egañaren mintzaldia Baionan

Andoni Egañaren mintzaldia Baionan

2017an emana izan zaien "Etnopolo" labelaren karietara, Euskal kultur erakundea-k eta EHESS eskolak ahozkotasunari buruzko mintegi bat antolatzen dute Baionan. 2017an bi hitzaldi eta urte hastapen honetan beste hiru iragan ondoan, hurrengo hitzordua apirilaren 12an finkatua da, 18:00etan Baionako Euskal museoan. Egun horretan, Andoni Egaña bertsularia "Ahozkotasuna egun" gaiaren inguruan mintzatuko da. Mintzaldia urririk izanen da eta deneri irekia.

Gehiago irakurri

Manez eta Kobreak "Kaperan a Kapela"

Manez eta Kobreak "Kaperan a Kapela"

2018/04/02

2018ko apirilaren 7an, 19:00etan, Manez eta Kobreak taldeak kontzertu bat eskainiko du Hendaiako Abbadia Jauregiko kaperan. Hendaiako Hiriak, Euskal kultur erakundeak eta Hendaye Tourisme elkarteak antolatu kontzertu hau "Kaperan a Kapela" zikloaren barnean kokatzen da. Tokiak aitzinetik erreserbatzea aholkatua da.

Gehiago irakurri

Euskal dantzaren transmisioari buruzko web-dokumentala

Euskal dantzaren transmisioari buruzko web-dokumentala

Euskal kultur erakundeak galdeginik Radiokultura web-irratiko kazetariak eta Johan Morin argazkilaria Ipar Euskal Herriko sei dantza eskoletako erakasle eta ikasleengana joan ziren 2015eko neguan. Bildu zituzten lekukotasunak, irudiak eta soinuak, "Lehen urratsa" izeneko web-dokumentalean argitaratu ditu EKE-k.

Gehiago irakurri

Harpidetu kultura agendari

Zure emaila:

Zure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe.
Harpidetzaz gehiago jakin [+]