Euskal antzerkigintza
Luzaz talde amateurrak bakarrik izan ondoan, orain profesionalak ere agertu dira. Hautatzen dituzten testuak euskal idazleenak ala egokipenak dira (Brecht, Réza, Koltès...).
Antzerki mota anitz badira Euskal Herrian. Gehienak aspaldikoak dira eta zaila da jakitea nondik heldu diren.
Pastorala euskal antzerki herrikoi zaharrena da , kanpoan emana eta kantatua.
Urtero, Zuberoan, herri oso batek pastorala bat antolatzen du.
Antzerkia agertzen da ere maskaradetan eta kabalkadetan.
Antzokietatik kanpo ematen diren emanaldietan, bereiz daitezke :
- Xiberuko pastorala, kanpoan ematen den euskal antzerki herrikoiaren mota landuena.
- Maskarada: antzerki mota hau ere kanpoan antzezten, kantatzen eta dantzatzen da. Xiberukoa da eta ihauteri garaian egiten da.
- Toberak.