Euskal Herria
Bizkaiko golkoaren arragoan, Euskal Herria. 20000 km²-ko lurraldea da, bi estatuetan kokaturik: Frantzian eta Espainian.
20.000 km²-ko lurraldea da, bi estatutan banaturik: Frantzian eta Espainian.
2021ean 3.193.513 biztanle zituen:
- 1.159.720 Bizkaian
- 727.120 Gipuzkoan
- 335.810 Araban
- 661.200 Nafarroan
- 309.680 Ipar Euskal Herrian
Hiru administrazio, zazpi probintzia
Iparraldean (frantses estatuan), Pirinio Atlantikoetako departamenduaren barnean, hiru probintzia atxematen dira: Lapurdi, Nafarroa Beherea (edo Baxenabarre) eta Zuberoa. Euskal hirigune elkargoa osatzen dute.
Hegoaldean (espainiar estatuan), Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabak Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen dute. Eta Nafarroa, beste eskualde autonomo bat da, bi erkidego horiek daukatelarik beren gobernu propioa.
Mila koloretan, Euskal Herria bazter urdin eta muskerrez josia... Pirinioetako mendiek besarkatzen dituzte itsasoaren uhainak. Haran berdeen bidetik datozela Nafarroako zelai horailak,muinoek oihanen zabaltasunarekin bat egiten dutela,
Aturritik Ebrora, Herri bera.
Herritar berak, Europako populuetan zaharrenetarik.
Hemen jendeak bizi ziren 100 000 urte baino lehenagotik.
Euskal Herriaren berezitasun ohargarriena gure hizkuntza da, euskara.
Jatorria oraindik ezezaguna delarik, Europako hizkuntzetarik zaharrenetarikakoa da, indo-europartarren aitzinekoa.
Gehiago jakin
- Datu demografikoak: gaindegia.eus