Maskarada

Zuberoan, beste antzerki mota bat bada, kanpoan kantatzen eta dantzatzen dena: maskarada. Dantza ikusgarria eta "predikua" uztartzen dituen ihauterietako besta bat da. Xiberutarrak bizitzeko kostaldera joatearekin gelditu baldin baziren ere, berriki berriz bizi-bizi hasi dira, tradizioa eta modernismoa nahasten jakin duten tokiko jendeei esker.

Altzürüküko gazteek Mendikota herrian (Zuberoa) eman maskarada (1972). Egilea: Ania Lucero - Javier Garayalde (iturria: www.guregipuzkoa.net) - (CC-BY-SA)
Altzürüküko gazteek Mendikota herrian (Zuberoa) eman maskarada (1972). Egilea: Ania Lucero - Javier Garayalde (iturria: www.guregipuzkoa.net) - (CC-BY-SA)
Neguminean eta batzuetan ere udaberrian, Euskal Herriak dantzari toki nagusia uzten dioten maskaradak bizirik atxikitzen ditu. Gixuneko kondeak zioen 1671n, ez dantzatzea ezinezkoa zela Euskal Herrian.
"Nagusiki baserri girokoa izanez, euskal munduak ohidura zaharrak baditu, gure ustez, hirietakoenganik desberdinak [...]".

Abendutik martxo arte, iragan urtea eta arima txarrak uxatzeko, hartzaren iratzartzeko, lurraren eta animaleen emankortasuna laguntzeko eta ezkontzen antolatzeko garaia omentzen dute tradizioek... Errito horiek gehienak gizon gazte andana batek lehengoen kontrolpean antolatu besta desberdinetan kausitzen dira.

Xiberoko maskarada ohidura horietan garrantzitsuena eta hobekien zaindua izan dena da ; bi taldez osatzen da:

  • Ongi jantziak diren Gorriak zamalzain famatuarekin (erdi-gizon, erdi-zaldi). Dantza maila ona eskatzen duten dantzak ematen dituztenak;
  • Beltzak basatiagoak dira eta bortitzago eta lizunkiago dantzatzen dute.

Iturria: "Dictionnaire Thématique de culture et civilisation basque" liburuaren zatia Pimientos argitaletxearen baimenarekin (Urruña, 2001).

Maskarada Gamere-Zihigan (2018)
Maskarada Gamere-Zihigan (2018)

Maskarada dantzaren ikuspundutik

Inauterien funtzio soziala, aztarna sinbolikoa eta dantza miragarriak biltzen dituen erritual ikusgarriak dira maskaradak.
Irakur Oier Araolazaren artikulua

© Sébastien Sindeu
© Sébastien Sindeu

Maskaradako pertsonaiak

Urdiñarbeko gazteek 2019an antolatu maskaradako pertsonaien erretratuak. Argazkilaria: Sébastien Sindeu (Les associés kolektiboa) .
Ikus argazkiak

Xehetasunak

"Maskaradak" liburuxka (PDF)
Egilea: Sü Azia elkartea

"Du rire au rite. Le discours des mascarades souletines"
Eric Dicharry - L'Harmattan (2012)

Mascarades et carnaval en Pays Basque
Michel Duvert - Elkar (2018)

Inbentario fitxa: "Les pratiques des maîtres à danser et des écoles de danse en Soule" (PDF)
EKE-k egin fitxa (2015-2017)

Gaiaren sakontzeko

Mintzoak.eus, Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren ataria

"SOKA, euskal dantzaren urratsetan" erakusketaren edukien katalogoa

Argazkiak