Hemen zaude: Hasiera Euskal kultura Bertsularitza

Bertsularitza

Euskal kulturaren zutabea eta ahozko euskal literaturaren adar nagusienetariko bat. Bat-batekoan ala idatziz, ostatuan, plazan edo txapelketetan, bertsulariak inprobisatzen du proposatua zaion gaia landuz, doinuari segituz eta errimak errespetatuz.

Amets Arzallus, 2013ko Bertsulari Txapelketa Nagusiko txapelduna (EITB)
Amets Arzallus, 2013ko Bertsulari Txapelketa Nagusiko txapelduna, Juanito Dorronsororekin (EITB)

Beste herrialde batzuetan desagertzear dagoen ohitura zahar honek Euskal Herrian harrigarriko garapena hartu du batez ere txapelketen sortzearekin XX. mendean, eta 1980. hamarkadatik transmisioa segurtatua izan delarik bertsu-eskolen bidez eta saio antolaketen sustatzearekin. Bertsularitzaren bilakaerak erakusten du arte honek garatzen eta kodifikatzen jakin duela.

Bultzada handi bat ezagutu du horrela bertsularitzak Euskal Herrian eta gogoan ditugu oraino bertsulari ospetsu batzuen izenak.

Hauen ondotik, XXI. mende hastapen honetan, belaunaldi gazteak jarraitzen du berea ekarriz. Transmisiotik eta tradiziozko saioetatik at,  sorkuntza eremutan dabil bertsularitza uztartu nahian beste arte motekin (dantza, musika). Bertsularitza garai modernoetan ongi txertaturik dagola adiearazle!

"Batekmila-Euskal Munduak" erakusketatik ateratako bertsularitzaren inguruko bideoklipa (2007 - EKE)

Gehiago jakin:

Iparraldeko bertsularitza munduko eragileak

Xan Alkhat bertsularia - Bat-batekoan! (cc-by-sa Nahia Garat)

Bertsulari, gai-egile, gai-emaile, saio antolatze, lehiaketak eta txapelketak, bertsu eskolak eta baliabide zentroak, Euskal kultur erakundearen datubasean zerrendatuak.

Agenda
  • Bertso saioak
  • Bertsularitza
Bertsulari Txapelketa Nagusia 2017 Noiz arte: 2017/12/17
  • Bertso saioak
  • Bertsularitza
Hernandorena bertsu sariketa - Finala 2017/11/25
  • Ikuskizunak
  • Antzerkia
  • Bertsularitza
  • Kantua
Gau Beila Aiherran 2017/11/25
Gehiago…
Interneten
Azaroaren 25ean ospatuko da Hernandorena Sariketaren FINALA | 2017-11-21, Bertsozale Elkartea

Urriaren 27an Donibane Garazin abiatu zen Hernandorena Sariketa, datorren larunbatean azaroaren 25, iritsiko da Baionako helmugara. Bertako ZIZPA Gaztetxean jokatuko da Finala. Saioa 21:00etan hasiko da. Hauek dira saio huntan neurtuko diren gazteak: Garaziko kanporaketan aitzina egin zuten Aratz IGARTZABAL eta Maider ARREGI. Atharratzeko saiotik sailkatutako Maialen AKIZU eta Nahia SASCO. Eta Itsasun ospatu zen azken kanporaketatik sailkatuak, Aitor SERVIER, eta Jon GURRUTXAGA.

Tags:

Sustrai Colinak lortu ditu puntu gehien Amurrion | 2017-11-19, Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017

Jon Maia, Nerea Ibarzabal, Jon Martin, Beñat Gaztelumendi, Etxahun Lekue eta Sustrai Colina bertsolariak aritu dira, Aintzane Irazustaren aginduetara, eta Sustrai Colinak eskuratu ditu puntu gehien, 701.

Tags:

Bost lapurtar Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan | 2017-09-22, Iparraldeko Hitza

Irailaren 23an hasiko da 2017ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia, lau urte oroz jokatzen dena. Azken Xilaban irabazi zuten Odei Barrosok, Miren Artetxek eta Maddalen Arzallusek Ipar Euskal Herritik parte hartzeko txartela. Sustrai Colina finalaurrekoetan sartuko da zuzenean, aitzinekoan finalista izan baitzen, eta Amets Arzallus, txapeldun gisa, finalean ariko da zuzenean.

Tags:

Gehiago…