Gobernantza

Bi instantziek segurtatzen dute Euskal Etnopoloaren gobernantza, Gidaritza batzorde batek eta Batzorde zientifiko batek.

Gidaritza batzorde bat

Gidaritza Batzordea administrazio kontseilu bat bezala ibiltzen da. Urtean bi aldiz biltzen da eta antolatu ekintzen arabarekotasuna zaintzen du, proiektuaren hitzarmen kuadroaren arabera. Bestalde, Etnopoloaren lan ardatzak zehazten laguntzen du ere.

Gidaritza Batzordea EKE-ko, EHESS-eko, Akitania Berriko DRAC-eko ordezkariz eta Etnopoloaren partaide sortzaileez osatua da:

  • Johañe Etchebest, Euskal kultur erakundeko zuzendaria
  • Terexa Lekumberri, etnologoa, Etnopoloaren koordinatzailea Euskal kultur erakundean
  • Maitane Hernandez, Ethnopoloko misio karguduna Euskal kultur erakundean
  • Jakes Larre, estrategia numerikoaren arduraduna Euskal kultur erakundean
  • Frank Suarez, ikusgarrigintza, zinema eta mugazgaineko harremanen inguruko proiektu arduraduna Euskal kultur erakundean
  • Denis Laborde, EHESS-eko ikasketa zuzendaria, CNRS-eko ikerketa zuzendaria, ARI-ko zuzendaria (Anthropological Research Institute on Music, Emotion and Society – (Georg Simmel zentroaren odezkaritza Baionan)
  • Pierre Blanc, musika eta dantza aholkularia Akitania-Berriko DRAC-en
  • Gaétane Dupont-Bauverie, kultura eta lurralde ekintzaren aholkularia (40 - 64 departamenduak) Akitania-Berriko DRAC-en
  • Sabine Cazenave, Baionako Euskal Museoko zuzendaria
  • Jacques Battesti, kontserbazio arduraduna Baionako Euskal Museoan
  • Urtzi Etxeberria, IKER laborategiko zuzendaria (Euskarari eta euskal testuei buruzko ikerketa zentroa), CNRS-eko UMR 5478 unitatea
  • Jon Casenave, unibertsitate irakaslea (Bordeaux Montaigne unibertsitatea, UPPA), IKER laborategiko kide (UMR 5478 unitatea)
  • Aitzpea Leizaola, antropologoa, irakaslea Euskal Herriko unibertsitatean (EHU)
  • Isabelle Blin, Baionako Mediatekako zuzendaria
  • Marie-Andrée Ouret, Bilketa proiektuaren misio karguduna, Baionako Mediateka
  • Jacques Pons, Pirinio-Atlantikoetako Artxibotegiko zuzendaria
  • Nadine Rouayroux, Baionako eta Euskal Herriko Artxibotegiko zuzendaria, Pirinio-Atlantikoetako Artxibotegia
  • Bernadette Soulé, Euskararen Erakunde Publikoko zuzendaria
  • Xarles Videgain, hizkuntzalaria, Euskaltzaina
  • Oihana Zamponi Galé, misio karguduna Eusko Ikaskuntzan

Batzorde zientifiko bat

Urtean behin biltzen da iragan urteko lana baloratu eta Gidaritza Batzordeak ondoko urteko proposatu norabide estrategikoen eta ekintza modalitateen ontzat emateko. Bestalde, egitasmo zientifikoaren orientabide handien definizioa laguntzen du.

Gidaritza Batzordeko kideetaz gain, hauek dira Batzorde Zientifikoa osatzen dutenak:

Ikerketaren Gidaritzaren eta Politika zientifikoaren departamenduko ordezkaria Kultura Ministeritzako Ondareen zuzendaritza orokorrean:

  • Thomas Mouzard, ondare etnologikoaren eta kultura ondare immaterialaren karguduna

Mundu artistikoko hiru ordezkari:

  • Jon Bagüés, ERESBIL musikaren euskal artxiboko zuzendari ohia
  • Delphine Etchepare, Euskal Herriko Arte Goi Eskolako zuzendaria
  • Kristof Hiriart, kantari eta musikaria, LagunArte konpainiako eta Clarenza topaketa kultura zentroko zuzendari artistikoa

Lau pertsonalitate zientifiko:

  • Marta Amico, etnomusikologoa, Rennes-eko Unibertsitateko konferentzia irakaslea, Georg Simmel zentroari lotu ikerlaria
  • Talia Bachir Loopuyt, etnomusikologoa, Tours-eko Unibertsitateko konferentzia irakaslea, Georg Simmel zentroari lotu ikerlaria
  • Pascal Cordereix, liburutegietako kontserbatzailea, Frantziako Liburutegi Nazionaleko Ikus-entzunezko departamenduko dokumentu soinudunen zerbitzu burua
  • Gérard Lenclud, antropologoa, CNRSeko ohorezko ikerketa zuzendaria, antropologia sozialaren Laborategiko kidea

Bi instantzia horietaz gain eta puntualki, « talde operatibo » ttikiago baina engaiatuago bat osatua da ekintza garrantzitsuenen inguruan.