Euskaldunen Argentina

Argentinarako atzerriratzea ez da Euskaldunek ezagutu dituzten atzerriratze uhin handietarik lehena, ez eta azkena ere.

Euskaldunen Argentina
Euskaldunen Argentina
XIX. mendean garapen bete-betean zegoela, gaur egun oraino interes handia eta eztabaida sutsuak sortzen ditu, bereziki gai hauen inguruan : abiatze masibo horien arrazoiak, eguneroko bizitza itsasoz bestaldean, edo itzultzeko ametsa guttitan gorpuztua.

XIX. eta XX. mendeetan Argentinara joan ziren Euskaldunen eta bereziki iparraldekoen atzerriratzeari buruz argibideak eta lekukotasunak ekartzen ditu "Euskaldunen Argentina" erakusketak.

Egileak dira : Irisarri-Ospitaleko Ondare Hezkuntza Zentroa, Euskal Kultur Erakundea, Euskal Argentina elkartea, Donapaleuko Baxe Nafarroako Erakustokia eta Kepa Etchandy argazkilaria.

Aurkibidea

  1. Ameriketako lehengusuak
  2. Euskal Herritik Argentinara (2004an)
  3. Abiatzea - Argentinaren deia
  4. Abiatzea - Bidaia
  5. Eguneroko Argentina (1830 - 1930)
  6. Gaurko Argentinan gaindi
  7. Amerikanoa: atzerriratu etorkinaren irudiak
  8. Gutunak
  9. Bideoko pertsonaiak
  10. Bidaia-kronika
  11. Dokumentoak
  12. Bibliografia

Xehetasunak