Zer da "Etnopoloa" labela?
Label bat, partzuergo bat
"Etnopoloa – Etnologia alorreko ikerketa eta baliabide polo nazionala"-ren labela Kultura ministeritzak sortu zuen 1996an. Kultura ondare immaterialaren inguruko ikerketa, informazio eta kultura mailan bikaintasun politika bat daramaten kultura instituzioei emana zaio.
Euskal Etnopolaren proiektua EKE-ko ondare zerbitzuaren eta CNRS-eko programen karietara eraman etnologia ikerketen arteko aspaldiko harremanetatik sortu da. Galdezkatu nahi ditu:
- "Ondarearen & Sorkuntzaren" arteko harremana, hau Etnopolaren gai nagusia delarik;
- ahozkotasuna;
- Euskal kulturari buruzko baliabide numerikoen balorizazioa;
- hizkuntza aniztasuna.
Frantzia mailan, Etnopoloaren labela ukaiten duen bederatzigarren egitura da EKE. Horrela, 2019an 11 erakundez osatu sare batekin bat egiten du:
- Centre français du Patrimoine culturel immatériel - Vitré (Ille-et-Vilaine);
- CIRDOC, Institut Occitan de Cultura - Billère (Pirinio-Atlantikoak);
- CMTRA, Centre des musiques traditionnelles Rhônes-Alpes - Villeurbanne (Rhône);
- Centre du patrimoine arménien - Valence (Drôme);
- Fabrique de patrimoines en Normandie - Caen (Calvados);
- GARAE, Groupe audois de recherche et d’animation ethnographique - Carcassonne (Aude);
- Maison du Patrimoine oral de Bourgogne - Anost (Saône-et-Loire);
- Musée d’Arts et Traditions populaires - Champlitte (Haute-Saône);
- Musée départemental Gustave-Courbet - Ornans (Doubs);
- Musée-prieuré de Salagon - Mane (Alpes-de-Haute-Provence).