Lota Jauregia © EKEBernard (Baptiste ere deitua) Duhart eta Dominique Rosalie Ainciondo senar-emazteek eraikiarazi zuten Lota Jauregia, 1874 eta 1879 artean. Sortzez Uztariztarra, Bernard Duhart Txilen aberastu zen Pierre eta Charles bere bi anaiekin, Casa Duhart Hermanos janari eta alkohol esportazioan berezitu enpresa garatuz.
Komertzio horri esker eginiko mozkinekin eraikiari zuen sorterrian neo-berpizkunde estiloko etxe eder hau.
2013. urteaz geroztik monumentu historikoen zerrendan agertzen da.
Esteban, Mendi, Histoire du Château Lota, Uztaritzeko herriko etxeak manatu ikerlana, 2012ko urtarrila.
Euskal kultur erakundeko egoitzara etor daiteke publikoa - hitzordua hartuz gero haatik - astelehenetik ostiralera. Harrera telefonikoa segurtatua da 9:00etatik 12:30ra eta 13:30tik 18:00etara (17:00ak arte ostiraletan).Helbidea: Lota Jauregia - 64480 Uztaritze (ikus kokapen-planoa)Telefonoa: 0 (033) 5 59 93 25 25 - ✉ Harremanerako inprimakia
Euskal kultur erakundeak bere lan sail ezberdinak aurkezten dituen dokumentua argitaratu du 2016ko irailean. Kartografia baten bidez, bere ekintzen banaketa erakusten du, eguneroko lan eremu guzietan. Sarean eskuragarri dago