Txillardegi Hendaiatik, sorterrira itzultzeko azken geltokia
Txillardegi euskara batuaren aita izan da eta horrela aitortzen dute zenbait euskaltzainek, Ibon Sarasolak edo Jean-Louis Davantek kasu, nahiz eta Euskaltzaindiak berak orain arte behar bezalako aitortzarik ez egin. Hamasei urte ibili zen erbestean eta epe hartan 28 tokietan bizi behar izan zuen, Hendaia izanik bere sorlekura itzultzeko azken geltokia.
Euskal Herria modernoa markatu duen historia honen berri eta, bereziki, bere protagonista nagusia izan zen Txillardegiarena azalduko du “Txillardegi Herri Ekimena” elkarteko Fito Rodriguez idazleak. Txillardegiren bizitza eta obraren inguruko erakusketa bat ikusgai izanen da ere egun horretan (mintzaldia aitzin eta horren ondotik), Hendaiako Herriko Etxeko 1. solairuko aretoetan.
Xehetasunak
- Mintzaldia euskaraz izanen da, eta bat-bateko itzulpena eskainiko da frantsesera
- Hendaiako Herriko Etxeak antolaturik
- Korrika Kulturalaren karietara
- Tfnoa: 05 59 48 23 23
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.