Bilaka dantzaldia
Bilaka, musikari eta dantzariz osatutako Baionako kolektiboak momentu honetan Euskal Herriko dantzaldi herrikoiaren inguruko dinamika berri bat bultzatu nahian dabil.
Hiru aldiz urtean, dantzaldi herrikoi eta folk baten kari, Bilaka zein kanpoko beste kolektibo batzuen musiken gainean dantzatuko duzue. Gaualdi horren prestatzeko, tailer batzuk proposatuak izanen zaizkizue errepertorio horien inguruan.
Dinamika horren hasteko, kolektiboko musikariek emandako lehen dantzaldi bat antolatua izanen da nun errepertorioa Euskal Herriko jauzi eta beste herrikoi dantza batzuetan oinarritua izanen den. Txistu, xirula, gaita, alboka, arrabita, eskusoinu diatonikoa, gitarra, eufonioa, eta perkuak, musika tradizionalaren iturriak hurbiletik ikertzerat arriskatu dira musikariak, influentzia ezberdinekin libertituz.
Kopuru handian etor zaitezte dantzaldiaren inguruko hitzordu berri honetara, atzoko, gaurko eta dudarik gabe biharko doinuekin.
Xehetasunak
Tfnoa: 06 33 85 14 90
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)
Euskal kultur erakundeak (EKE) bere agendako edukiak edozein momentutan aldatzeko edo eguneratzeko eskubidea du.
Agendan argitaratuak diren informazioak ekitaldien antolatzaileek helarazi dizkigute, edo hainbat komunikazio kanalen bidez bilduak izan dira, hala nola, kultur eragile eta operadoreen sare sozialen bidez. EKEk ezin du zabaldutako informazioaren izaeraren, edota informazio oker edo osatu gabearen erantzule izan. Halaber, agendako ekitaldien azalpen-testuak ekitaldi horien antolatzaile eta egile diren eragileen ardura dira bakarrik.
Ahal den neurrian, antolatzaileek beren ekitaldien komunikazioa egiteko erabiltzen dituzten ilustrazio-irudiak agendan baliatuak dira, irudi horien egilearen kreditua edo, halakorik ezean, antolatzailearen izena aipatuz. Kasu honetan ere, EKE ez da eduki horien izaeraren eta hedapenaren erantzule izanen. Ilustraziorik ez bada, EKEk agendako ekitaldiak berak hautatu irudi kreditatuekin ilustratzeko eskubidea du.