Zergatik eta nola erabil .EUS domeinua ?

2015/04/13

Euskal kultur erakundeak eta Puntueus Fundazioak kultur eragileei zuzendu informazio bilkura berezi bat antolatzen dute « .EUS » euskararen eta euskal kulturaren komunitatearen internet domeinuaren inguruan. Maiatzaren 11n iraganen da, astelehenez, 18.30etan Uztaritzeko Lapurdi gelan.

Zergatik eta nola erabil .EUS domeinua ?

Egitaraua

  • « .eus » domeinuaren aurkezpena. 
  • Domeinu baten lortzeko eta erabiltzeko gakoak.
  • Galdera teknikoak (besteak beste, domeinu aldaketaren ingurukoak, domeinu bat duten eragileentzat adibidez). 

Parte-hartzaileak

  • Josu Waliño, Puntueus Fundazioko zuzendaria.
  • Manex Garaio, Puntueus Fundazioko informatikaria. 

Bilkura euskaraz iraganen da. Bapateko itzulpena izanen da frantsesera.

Gehiago jakin

 

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)