Agendaren irizpideak

Gure agenda Iparraldeko euskal kulturaren agenda da. Iparraldean antolatuak diren euskal kulturaren inguruko gertakariak plazaratzen ditu lehen-lehenik.

Gertakariak argitaratzerakoan bi irizpide nagusi hartzen ditugu kondutan: kokapena eta euskal kulturarekilako lotura (gaia).

Kokapena

Onartuak dira Ipar Euskal Herrian gertatzen diren ekitaldiak edo Euskal Herrian antolatuak direnak baldin eta Iparraldeko euskal artistak ari badira karia horretara. 

Oharrak: Euskal Herritik kanpo ibiltzen diren Iparraldeko euskal artisten berri ematen ahal dugu ere agendako atal berezi batean baldin eta proposatzen dituzten ikuskizunek euskal kulturarekin zerikusirik badute. Bestalde, Eusko Jaurlaritzarekilako partaidetza hitzarmen baten karietara, EKEk kulturklik.eus atarian argitaratuak diren Euskadiko edo Nafarroako euskal kultur ekitaldi batzuk hautatuko ditu. Agendako atal berezi batean agertuko dira.

Gaia

Argitaratuak dira euskal kulturarekin zerikusia duten gertakariak.
Hobetsiak dira:

  • Euskal kantua eta musika (euskaraz ari diren taldeak, estiloa edozein izanik ere. Talde instrumentalen kasuan, ohiko euskal soinutresnak baliatzen dituztenak hobetsiko dira edo euskal konpositore batzuen obrak eskaintzen dituztenak)
  • Euskal dantza
  • Bertsolaritza
  • Euskarazko antzerkia
  • Ahozko eta idatzizko euskarazko literatura
  • Euskarazko zinema

Onartuak dira:

  • Arte erakusketak baldin eta Euskal Herriko artisten obrak baloratzen badituzte hobetsiz bisitarien eta artelanen arteko euskarazko mediazio bat segurtatzen duten erakusketak.
  • Euskara, euskal kultur ondarea edo euskal kultur adierazpenekin lotura bat duten dantza, antzerki eta musika ikuskizunak.
  • Euskal kultur ondaregintzako gaiekin (historia, etnologia, arkitektura, mitologia...) lotura duten hitzaldiak bezalako gertakariak

Oharrak: Gertakariaren eta euskal kulturaren arteko lotura ez delarik begi bistakoa (euskal kulturarekin loturarik ez duen festibal baten barnean antolatua den euskal talde baten kontzertua adibidez), agenda sar daiteke. Kasu honetan taldearen izena emana izanen da agerian eta ez ekitaldiarena. ".. ekitaldiaren kari" bezalako erranaldiarekin emanen da antolatzailearen berri.

Besteak beste onartzen ez ditugunak agendan:

  • Biltzar nagusien iragarpenak
  • Prentsaurrekoak
  • Kirol hitzorduak, gastronomiari buruzkoak edo euskal jokoei lotu gertakariak (mus lehiaketak...)
  • Herriko Bestak (gertakari gisa)
  • Deialdiak eta lehiaketak
  • Natura ingurumenari lotu gertakariak

Xehetasun gehiagorentzat, milesker gurekin harremanetan sartzea edo zuen informazioak formularioaren bidez igortzea.

Kasu guzietan Euskal kultur erakundea gertakari batzuen ez argitaratzeko eskubidea atxikitzen du www.eke.eus atariaren edukien erantzule izanik.