"Amama" filmaren aurkezpena, Asier Altuna egilearen presentzian

"Amama" filmaren aurkezpena, Asier Altuna egilearen presentzian

Euskal kultur erakundearen sostenguarekin, Baionako Atalante zinegelak Asier Altuna-ren Amama filmaren banaketa antolatzen du Lapurdin, Nafarroa-Beherean eta Xiberuan. Karia hortara, aurre-estreinaldi batzu egiten dira egilearen presentzian.

Familiarteko istorio bat. Baserriaren eta kalearen arteko gatazka, tradizioaren eta bizimodu berriaren arteko talka, burasoen eta seme-alaben arteko ezin ulertua. Tomas eta Amaia, aita eta alaba, bizia ulertzeko eta biziari aurre egite bi modu dira, elkarren aurka. Eta badoan mundu baten eta badatorren beste baten aurrean, lekuko isila, amama.

  • Asier Altuna-ren fikzioa (2015)
  • Iraupena : 103'
  • Euskaraz, frantseseko azpitituluekin.
  • Ekoizlea : Txintxua films
  • Aktoreak : Kandido Uranga, Manu Uranga, Klara Badiola, Iraia Elias, Nagore Aranburu, Ander Lipus, Amparo Badiola.

Xehetasunak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)