Jean-François Larralde "Itsasturiak Iparraldeko margolaritza modernoan"

Jean-François Larralde-k mintzaldi bat eskainiko du, Itsasturiak Iparraldeko margolaritza modernoan gaiaren inguruan.
Itsasoa errepikatzen den gaia da XIX. mende amaieratik XX. mende erdiraino, berezitasun plastiko batzuekin XX. mendeko bigarren partean, bai eta XXI. mende hastapenean ere. Ukan duen erakargarritasunak Iparraldeko artistak asko hazi ditu, eta hauek molde ezberdinetan interpretatu dituzte beren margo lanetan, hala nola itsas paisaiak, itsasturiak, natura hilak eta itsasbazterreko aisialdiak irudikatuz.
Bidaia batetara gomitatzen gaitu Jean-François Larraldek, non ere margolan ezberdinak aurkeztuak eta azalduak izanen zaizkigun.
Xehetasunak
Itsasturiak erakusketaren inguruan
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)