"Baserri giroa lehen eta orain" kantu eta bertsualdia

"Baserri giroa lehen eta orain" kantu eta bertsualdia

Aitzin-solasa

Kultura bat baino gehiago ditugu Euskal Herrian. Horietako bat da baserri ingurukoa, aspaldikoa, bere ohidurekin, bizi giren mende huntaraino heldu dena. Gure hizkuntza bera anitz aberastu dute baserrietako lan eta bizi-moduak. Baserri giroari lotuak diren zenbat ipuin, istorio, kantu eta bertsu ez daude liburu eta diskoetan ! Urteak jin, urteak joan, baserrietako bizi baldintzak eta egoera berritu eta aldatu dira. Hori isladatzeko, gaurko kulturgileek idazlan eta obra frango sortu dituzte, garai berriari egokituak. Honela, euskal literaturari eta kantagintzari ekarpen garrantzitsua eginez.

Lagunak taldearen kantu eta bertsualdiaren izpiritua

Baserri giroa ezagutzen duen Mikel Altzuart Baztango laborari bertsulariari, Gonzalez de Durana Arabako aita-alabeer, eta Jean-Louis Laka Baigorriarrari iduritu zaie balio lukeela mende batez baserri inguruan gertatu aldaketen laburpen bat agertzea, historiara iragan diren kantu eta bertsuen bitartez. Hastapeneko lagun taldeari juntatu dira Bankako Jean-Mixel eta Beñat Inchauspe kantariak, Maitena Monaco eta Jose Anjel Elizalde Elizondo esku soinulari ezaguna. Kantu-bertsualdiak helburu frango dauzka. Lehenik, nagusiki etxaldeez osatutako jendartearen historiaz jabetzea. Bigarrenik, iragan denborari buruzko dolurik gabe, kantu eta bertsu andana baten bidez, jende gazteak bereziki ohar ditezen mende batez baserri inguruan gertatu aitzinamendu eta atzerapenez. 21garren mende huntan eta azkenaren hondarrean, baserritar seme alaba frango azkarki borrokatu dira Euskal Herriko laborari etxeek segida bat ukan dezaten. Militante haietako asko bertsuzaleak ere dira. Zorigaitzez, zonbait zendu zauzkigu, zahartzarora heldu gabe. Hala nola, Christian Harlouchet, Dominique Aguergaray, Mixel Bergouignan eta Mixel Berhocoirigoin. Heien ganako oroitzapena ere berrituko da bertsuka. Ahantzi gabe Luzien Etxezaharretarekin « gure bazterrak » irrati emankizun interesgarria segurtatzen zuen Jakes Casaubon. Xedea litaike guti entzuten diren kantu miresgarri zonbaiten ikasteko eta abesteko gutizia sortzea, gure lurraldeko kantu egileek erabili euskara ederraz gozatuz. Zinez merezi dutelakotz.

 

Bertsulari batek bertsu bakarrarekin aurkeztuko du kantu bakotxa, eta kantaldiaren artetik bertsu saio labur bat izanen da. Obra irakurtuak eta kantatuak kantu eta bertsu idazle hauenak dira : Jules Moulier-Oxobi, Xalbador, Mattin Treku, Eñaut Etxamendi, Manex Pagola, Mikel Altzuart, Emile Larre, Fermin Mihura, Jean-Louis Laka.

Parte hartzaileak

  • Olerki irakurle: Xilbi Errotabehere
  • Kantuz: Jean-Louis Laka, Jean-Michel eta Beñat Inchauspe, Joxe Anjel Elizalde esku soinulariak lagundurik, Maitena Monaco, Garazi Gonzalez de Durana
  • Bertsuka: Mikel Altzuart, Rikardo eta Garazi Gonzalez de Durana

Xehetasunak

Baigorriko ikastolak antolaturik

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)