Compagnie des vents et marées "Memorien kartografia"

Compagnie des vents et marées "Memorien kartografia"
  • 10 urtetik goiti
  • 40 min

Memorien kartografia alor anitzeko proiektu parte-hartzailea da, lurralde baten eta bertako biztanleen memoriari buruzkoa. Geometria aldakorreko esperientzia bat da, topaketa bakoitzean eta hiri berri bakoitzean berriz asmatzen dena. Ahozko eta emoziozko oroitzapenak oinarri harturik, lurraldeari buruzko kontakizun bat asmatzen dugu, ikus- eta soinu-ibilaldi bat eginez, kasko batekin belarrietan. Hala, lurralde batentzat neurrira idatzitako istorioei esker, kurritzen dituzten lekuen memoria jasotzen dute ibiltariek. Garruzeko herriarentzat neurrira eginiko sorkuntza da. Ondotik, ibilaldia urririk deskargatzen ahalko da 5 urtez Unendlich Studiok garatutako “Listeners” aplikazioan.

Banaketa:

  • Asmakuntza eta idazketa: Alexia Papantchev
  • Instalazio-plastikoa eta ibilaldiaren maparen sorkuntza: Judith Millot
  • Musika eta soinuen sorkuntza: Ander Fernandez
  • Nahasketa eta geolokalizazioa: Eddie Ladoire, Unendlich Studio

Xehetasunak

Ttutt festibalaren karietara

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)