Gure eguna - Ødei + Ixabe + Tunderfist + Tristtan Mourguy

Gure eguna - Ødei + Ixabe + Tunderfist + Tristtan Mourguy
Ødei

"Gure Eguna"-k euskara eta euskal kultura ekarriko ditu Donibane Lohizuneko erdigunera, Foch plazara zehazki.

Antolatzaileek egitarau oparoa prestatu dute, adin guztientzako aukeraz josia. Donibaneko Ikastolako haurren kantaldiarekin abiatuko da eguna eguerdi aldera, eta ostatua zein jateko aukera egonen da Ikastolaren aldeko txoznan. Arratsaldean animazioak, eta Begiraleak dantza taldearen ikusgarria eta muxikoak egongo dira.
Eta gaua hurbildu ahala, musikak hartuko du plaza: Tristtan Mourguy, Ixabe, Tunderfist eta ODEIren kontzertuez gozatzeko parada egonen da.

Xehetasunak

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)