Euskal kultur erakundeak antolaturik

Hitz-Enea

Hitz-Enea

Oskar Alegria (Iruñea, 1973) kazetari, argazkilari eta zinemagilearen argazki erakusketa

 

Nor bizi izan zen Azkaineko Zapata Churienea izeneko etxean? Nondik dator Neguriko etxe baten aurrealdean dagoen Senditzuegi izena? Kolore berekoak dira Urruñako Etche berdea eta Algortako Etxe Berdea?

Erantzunik ez duten galdera hauek azaleratu nahi ditu erakusketa honek eta horretarako, Miarritzetik Getxora, Senperetik Algortara doan bidaia proposatzen digu, Malzapatariena, Itxilitxila, Zientoetxe edo Singalantenea izena duten etxeak bisitatuz. Antzinatik, euskal kulturan, etxeek eta etxeen izenek mapa zaharrenak ahoz egiteko balio izan dute, oraindik paperezko kartografia egon ere ez zegoenean. Lanbideak (Arotzena), izengoitiak (Tatoena), toponimiak (Beresalde) etxe bati izena jartzeko beti balio izan duten adibideetako batzuk, gaur egun, hobeto edo okerrago, abstraktuagoa den toponimia batekin ordezkatzen ari dira: desioak (Gure Nahia), ametsak (Ametchetan), haizea (Haizatua), izarrak (Goizeko Izarra). Edozelan ere, gure etxeen izenen garrantziak berebizikoa izaten jarraitzen du.

Xehetasunak

Euskal kultur erakundeak eta Getxoko Udalak antolatu Iparra Galdu Gabe kultur zikloaren barnean

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)