Ipar eta hego - Komunikabideak eta komunikazio hariak

- Pantxika Maitia (Kanaldude web telebista)
- Pepe Aizpuru (Euskal Irratiak)
- Aurkezlea: Unai Brea
Kanaldude Nafarroa Behereko TB webgunea da, eta euskara hutsezko saioak ematen ditu. Parte hartzeko telebista-kanal honek erreportajeak, zuzeneko kultura-ekitaldiak, telebista-jokoak edo talk-showak emititzen ditu. Programak zuzenean transmititzen dira eta gero Interneten daude eskuragarri.
Iparraldeko lau euskal irrati batzen dituen federazioa da Euskal Irratiak: Antxeta Irratia (Hendaia), Gure Irratia (Uztaritze), Irulegiko Irratia (Donibane Garazi) eta Xiberoko Botza (Maule). Orotara, 30 lagun inguru ari dira lanean federazioan.
Solasaldiaren ostean, Iparraldeko eta bertoko garagardoen dastaketa Etxeandia Garardauaken eskutik.
Xehetasunak
- Antolatzailea: Hiruka
- Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin antolatu Iparra Galdu Gabe 2022 festibalaren karietara
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)