Mamuka

Mamuka

Elirale-Pantxika Telleria konpainiaren sorkuntza

  • Bikote koreografikoa
  • 3 urtetik gorako publikoarentzat
  • Iraupena : 40'

Euskaraz, MAMU hitzak "zomorro handia" erran nahi du, eta MAMUKA, berriz, haur-joko sinple eta erraz bat da, ezkutatzea eta agertzea bezalako ekintzen bidez. Hemen, Pantxika Telleria oihaneko unibertso ezkutuan inspiratu da, basoan eta basoko biztanleengan. Batean sustraia, bestean intsektu-gorputza, animalia zein izaki-gorputza, dantzari bikoteak ekibokoa, irrealtasuna taularatzen du, Vivaldi-ren Lau urtaroekin lotuta. Zentzumenak desbideratu egiten dira, natura atzemateko, biziaren ikuspegi batetik hautemateko. Mamuka-k naturaren hauskortasuna omentzen du, ikusle gazteak inguratzen gaituzten espazio naturalak ezagutaraziz, haiek nola estimatu eta zaindu jakin dezaten.

Emanaldiaren bukaeran: Buraso/Haur tailerra Eliralerekin 11: 30ean (oren bat)

Xehetasunak

Tfnoa: 07.69.89.65.54 / elirale@gmail.com

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)