"Soinuenea" erakusketa

"Soinuenea" erakusketa

Soinu tresnak euskal herri-musikan.

Soinuenea erakusketak euskal herri musikan ezagunak ditugun musika tresnak aurkezten ditu baita munduko herri musiketan aurkitzen direnak ere. Azken garaietan euskal herri musikan erabili, ezagutu eta agertu izan diren soinu-tresnez osaturiko bilduma da, erakusketa erakargarri eta didaktiko moduan antolatua.

Erakusketa hau, Oiartzungo Udalarekin batera sortutako Soinuenea herri musikaren dokumentazio zentroan dagoen Juan Mari Beltran Argiñenaren soinu-tresna bildumako zenbait euskal soinu-tresnetaz baliaturik antolatu da. 2002an idekia izan den Soinuenea guneak 32 000 bisitari baino gehiago erakarri ditu 10 urtez eta biltzen ditu hainbat musika tresna, liburu, diska, kazeta, bideo, argazki eta filmak...

Erakusketa 100 bat soinu-tresna eta hots jostailuz osatua da. Guzti hau, soinu-tresnen, joleen eta hauen inguruko argazki eta bestelako informazioarekin osatua.

Ikusgai izanen diren familia handiak : aerofonoak, idiofonoak, kordofonoak, menbranofonoak, hots-jostailuak (gure herri kulturan jolasteko, soinu-tresnak ezagutzeko eta bide batez musika ikasteko erabilitako hots-jostailuak).

Xehetasunak

  • Euskal kultur erakundea : 05.59.93.25.25
  • Biarritzeko mediateka (Euskal saila) : 05.59.22.28.86
  • Kultura agenda eskuratu emailez

    Euskal kulturaren agenda (Astero)