Zirkuaren uda

Zirkuaren uda

Udako Zirkua izeneko ekimena antolatu du Borderline fabrikak uztailak 7tik 21era. Nazioarteko hiru artista handi ekarriko dituzte, eta haietako bakoitzak ikastaro azkar bat eskaintzeaz gain, ikuskizun txiki bat egingo du jendaurrean.

Hauek dira artistak: Marianna De Sanctis, Alice Rende, Roxana Küwen eta Unai Rojo Eiguren, Gasteizko artista gazte eta bikaina.

Borderlinek proposatzen duen zirkua zirku kontenporaneoa eta performatiboa da, baina oinarri klasiko bat daukana ezinbestean: malabareak, kontortsioa eta aireko akrobaziak.

Ikastaroetan parte-hartzeko kuota txiki-txiki bat ordaindu beharko da, ikuskizunak, ordea, dohainik eta irekiak izango dira denak.

Xehetasunak

Izen emateak: ateliers@borderlinefabrika.eus

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)