Haur kantu txapelketa 2007
Bi urteetatik iragaiten den Haur Kantu Txapelketa euskal kantuzaleen topagunea izanen da heldu den primaderan. Aurten ere 6 eta 15 urte arteko haurrak lehiaketa honetan parte hartzera gonbidatuak dira. Gurasoek beren haurren izenak eman ditzakete martxoaren 23a arte.

Edizio batetik bestera gero eta kopuru handiagoan biltzen dira kantuzaleak Haur Kantu Txapelketaren karietara, euskal kantuarekin duten atxikimendua erakutsiz.
Helburu nagusiak
- Euskal kantua herrikoitzea gazte mailan,
- kreazioa bultzatzea,
- Euskaraz kantuz ari diren talendu berri batzuen aurkitzea.
Antolakuntza
Probintzia bakotxean, finalerdiak antolatuak dira :
- Urruñan, apirilaren 22an (Lapurdiko finalerdia),
- Maulen, maiatzaren 6an (Xiberoko finalerdia),
- Irisarrin, maiatzaren 20an (Baxe Nafarroko finalerdia).
Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan ere izanen dira finalerdiak. Finalerdi horietako kantari hoberenek, finalean parte hartuko dute (Miarritzen edo Maulen) ekainaren 10ean.
Parte hartzaileak
- 6 et 15 urteen arteko adina ukan beharko dute,
- hiru kategorietatik batean parte hartzen ahalko dute : 1°) bakarka, 2°) binaka, 3°) taldeka (zuzendaririk gabe).
- kantatzen ahalko dute a capella edo musikaz lagundurik, kantu ezaguna edo kreazioa (hitzak eta airea berriak).
Izenak eman beharko dira 2007ko martxoaren 23a aitzin, helbide honetara idatziz : Euskal kantu xapelketa - Haize Berri Kulturetxea, 64120 Izura.
Xehetasunak
- Euskal kantu xapelketa elkartea
- Araudiak eta izen-emate fitxa (PDF - 42 Ko)
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)