Entzun ! liburu berria
Entzun ! euskarazko musika aldizkariak Entzun ! liburua aurkeztu du. Liburuak 144 orrialde ditu eta horrekin batera, 2008an argitaratu diren Euskal Herriko 18 kantuko CD bilduma jasotzen du.

Entzun ! aldizkaria bihurgune batean da. Alabaina, iaz utzi zion hilabetero aldizkaria kaleratzeari, indar guziak laster sarean izanen den www.entzun.com webgunearen bertsio berrian ezartzeko.
Bainan paperari erabat uko egin gabe, Entzun ! liburu ederra kaleratu berri dute. 144 orrialdeko liburu dotore honetan, Euskal Herriko nahiz atzerriko musikari buruzko txosten mamitsuak topa daitezke eta honekin batera besteak beste Zein ?, Lauroba, Kauta, Kerobia, Fermin Muguruza, Zura, Rafa Rueda edota Anari-ren doinuak biltzen dituen 18 kantuko CDa banatua da.
Xehetasunak :
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)