Erakuts zure euskal munduko argazkiak!

2010/08/22

Euskal kultur erakundeak aplikazio berri bat sortu du, argazkien bidez, zure euskal mundua erakuts dezazun. Izan zaitezen euskal kulturaren lekuko edo aktore, urruneko bidaia baten oroitzapenen edo amets eremuko adierazle; igo zure argazkiak!

Erakuts zure euskal munduko argazkiak!

Horretarako aski duzu www.guremunduak.com atarira joatea, zure espazioa sortzea eta zure argazki-albumak gehitzea.

Bakoitzak bere gisan, errealitatearen edo asmakizunaren ikuspegitik, bere euskal munduaren argazkiekin denen mundua aberastuko du.

Zuk ere beldurrik gabe, parte har ezazu eta igor zure argazkiak, gune hau interaktiboa, sortzaile eta bizidun bilaka dadin!

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)