GazteArtea erakusketa Garazin
2011ko Itzal Aktiboa gazte sorkuntza sariaren bost finalisten obrak Donibane Garazin ikusgai izanen dira, urriaren 1etik azaroaren 1era. Sariaren irabazlea urriaren 14an, 18:30etan jakinaraziko da.

Itzal Aktiboa elkarteak, Euskal Kultur Erakundearen (Hogeit'a egitarauaren baitan) eta Donibane Garaziko Herriko Etxearen partaidetzarekin, aurten lehen aldikoz, Gazte Sorkuntza Garaikidearen Itzal Aktiboa Saria antolatu du. Bi sari banatuko dira : alde batetik Itzal Aktiboa saria, 2.000 eurokoa, epaimahaiak emana, eta bestetik Donibane Garazi Hiriko saria, publikoaren oharretan oinarriturikoa.
Sari honen helburua, Euskal Herrian, Arte Garaikidean lan egiten duten eta ausartak, berritzaileak eta gogotsuak diren artista gazteak sariztatzea izan da. Sari honek, sorkuntza, artistak, eta oro har, Artea agerian utzi nahi izan ditu. Euskal Herrian arte garaikide inguruan famatuak diren pertsonaz osatua den epaimahaia bat eratu dute antolatzaileek haien deliberoen hartzeko (ikus zerrenda Itzal aktiboaren webgunean).
Itzal Aktiboa elkarteak, lehiaketaren baitan hautaturiko bost artisten (edo artista kolektiboen) obren erakusketa kolektiboa antolatu du epaimahaiko kideen erabakiei jarraikiz, Donibane Garaziko 3 lekutan (Apezpikuen presondegian eta Zitadelako 7 eta 22. zenbakietan), 2011ko urriaren 1etik azaroaren 1era.
Itzal Aktiboa Saria - 2011, bost artista horien arteko bati emana izanen zaio, urriaren 14ean, 18:30etan.
Hautatu diren artistak :
- Verónica Domingo Alonso 22 urteko da, Getxokoa, Areetakoa (Bizkaia). Bilbo eta bere ingurunearen arkitektura gogoratzen duen Txinako tintazko zirriborro sorta bat erakutsiko du.
- Anne-Laure Garicoix 24 urtekoa da eta Donibane Garazin bizi da (Baxe Nafarroa). Akrilikoz, tintaz eta kolorezko arkatzaz eginiko La Chute d'Orlando Black izeneko margo handi bat erakutsiko digu. http://annelauregaricoix.blogspot.com
- Myriam Gesalaga Eizagirre 24 urtekoa da, Zarauzkoa (Gipuzkoa). Taula baten gaineko margoaren mugimendu indarraz inspiraturiko estanpa abstraktu sorta bat erakutsiko digu.
- Zaloa Ipiña Bidaurrazaga 24 urtekoa, Bilbotarra (Bizkaia). Argi distira 7 izeneko argazkia erakutsiko du. Argazki hau, sorta baten parte da, argiari buruzko filma bat egiteko balio izan duena. http://www.flickr.com/photos/zaloaipina
- Andoni Maillard, 26 urtekoa, Arrangoitzekoa (Lapurdi). Araire 2000 izeneko eraikuntza erakutsiko digu. Obrak, gurdi baten itxura hartzen du, baina fetix gailu bilakaturik. http://andonimy-art.com
Lehiaketan aurkezturiko obraz gain, artista guztiek beste lan batzuk erakustiko dituzte. Erakusketa denboran, bisitariak, erakutsiko diren obra horiei buruzko iritzia plazarazten ahalko du.
Xehetasunak :
Argazkia: Myriam Gesalaga Eizagirre (argazkia: Itzal Aktiboa)
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)