Info 7, euskarazko irrati berri bat interneten

2006/01/26

Info 7, Urruñan finkaturiko irrati berria sarean izanen da urtarrilaren 27an, 19:00etatik goiti. Euskaraz, frantsesez eta gazteleraz emitituko du http://www.info7.com helbidean.

Info 7, euskarazko irrati berri bat interneten

Iritzi ezberdinen hedatzea publiko zabalarentzat

Bere izenak dion bezala, Euskal Herriko irrati berriak, zazpi lurraldeetara iritsi nahi du.

Urruñan finkatu Azti-Begia elkarteak kudeatu Info 7 irratia interneten entzuten ahalko da hastapenean eta satelite bidez bizpahiru hilabeteren buruan. Baina helburua irratia FM uhinetan hedatzea da.

Info 7-ren sortzaileek uste dute iritzi guziek ez dutela oihartzun bera ukaiten uhinetan. Horregatik, informazio pluralista bat eskaini nahi lukete.

Emankizunen erdia euskaraz izanen da bainan frantsesa eta gaztelera entzunen dira ere. Goizetan emanen diren berriez eta emankizunez gain, musikak ere tarte bat ukanen du.

Dirulaguntzak bilatzen dituen proiektu ebolutiboa

Irratiak lan talde mugatua ukanen du, baina berrogei bat kolaboratzaile, partaideak, eta bertze komunikabide batzuen laguntza ukanen du. Egitasmoa emeki-emeki garatuko da, baina hastapenean ere programazio finko bat ukanen du. Horrela, hasieran irratiak ez du asteburuetan emitituko.

Hala ere, finantzaketaren parte bat falta da oraino eta Azti-Begiak dei bat egin du nahi duten pertsonek 7 euro eman ditzaten hilabetean irratiak aurrera egin dezan. Helbidea : *ZAC Martin Zaharrenia - 64122 Urruña*.

Xehetasun gehiago :

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)