Berri Txarrak taldearen kontzertua Atabalen
Munduan zehar kontzertuak eman ondoren, Berri Txarrak taldea Jaio.Musika.Hil diskoarekin itzultzen da. Lan berria Biarritzeko Atabal aretoan aurkeztuko du otsailaren 10ean, 21:00etan.

Bosgarren diskoaren aurkezpena
Jaio.Musika.Hil Berri Txarrak taldearen 5. diskoa da. Lan honek frogatzen du euskal hirukotea nazioarteko rock talde hoberenetan dagoela. Grabaketa berri honentzat, Lekunberriko mutilek bertzeak bertze Nirvana edo The Get Up Kids taldeekin lan egin duen Ed Rose soinu-ekoizle ospetsuaren laguntza ukan dute.
Kalitate handiko gela bat tokiko taldeen zerbitzuko
Lehen partean Lapurdiko BKBO taldea preziatzen ahalko da. Philippe Trichet aretoko zuzendariaren ustez, Atabal estatuko gela hoberenetarik bat da. Filosofiari dagokionez, helburua kalitatezko programazioa eskaintzea eta tokiko taldeak laguntzea da. Azaroan estreinatu zenetik, 2000 jende bildu dira orain arte eman diren 6 kontzertuetan. Halaber, 600 pertsonek hartu dute bazkide txartela. Atabalek 700 toki dauzka eta baldintza tekniko ezin hobeak eskaintzen ditu.
Berri Txarrak-en ondotik, bertzeak bertze Gasteizko Soziedad Alkoholika arituko da datorren otsailaren 17an.
Xehetasun gehiago :
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)