Euskal olerkiak eta musika Biarritzeko mediatekan

2006/05/22

Kirmen Uribe eta Mikel Urdangarin Biarritzeko mediatekan izanen dira ekainaren 3an, 16:00etan. Bigarrenak lehenaren testuak kantatuko ditu. Euskal olerkigintza garaikidearen ikuspegi goxo eta intimistaz gozatzeko parada.

Euskal olerkiak eta musika Biarritzeko mediatekan

Argazkiak bezalako olerkiak

Kirmen Uribe bere garaiko olerkaria da. Ondarroan sortu zen 1970ean. Olerkiak, kantuak, ipuinak, saiakerak, komikiak eta antzerkiak idatzi ditu. Halaber, Raymond Carver, Sylvia Plath, Wislawa Szymborska eta Mahmoud Darwich-en olerkiak euskarara itzuli ditu eta olerkigintza, musika eta arte plastikoak nahasten dituzten multimedia egitasmo desberdinetan parte hartzen du. Bitartean Heldu Eskutik obrarekin, Espainiako kritikaren saria eskuratu du eta gaztelerara, ingelesera eta berriki frantsesera itzulia izan da Bègles-eko "le Castor Astral" argitaletxearekin, Euskal kultur erakundearen laguntzari esker.

Erroak haurtzaroan eta eguneroko gertakarietan aurkitzen dituzten emozioz beteriko olerki arinak idazten ditu. Bere olerkiak argazkiak bezalakoak dira.

Unibertso dotoreko bi artista

Mikel Urdangarinek Kirmenen olerkiak kantatuko ditu. Kantari eta kantu-egile bizkaitarra euskal kantagintza berriaren ordezkari nagusietarik bat da. Biziki estilo pertsonala du eta kantatzeko era intimoa, dotorea eta hunkigarria dauka. Bi artisten arteko elkarlanak Bar Puerto deitu diskoa eman du gainera.

Topaketak aberasgarria izan behar luke euskal olerkigintzari eta musikari interesatzen den edozeinentzat.

Xehetasun gehiago :

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)