Bitartean, heldu eskutik

2006/10/04

Urriaren 17an, 19:00etan, Angeluko mediatekan, Kirmen Uribe-k eta Théâtre des Tafurs antzerki taldeak "Bitartean, heldu eskutik", idazle bizkaitarraren olerki bildumaren irakurketa antzeztua aurkeztuko digute Les Translatines festibala hasi aitzin.

Bitartean, heldu eskutik

Emozioz beteriko olerkiak

Kirmen Uribe olerkari gaztea 1970an sortu zen. Saiakerak, eleberriak, antzerkiak, olerkiak eta komikiak argitaratu ditu.

Emozioz betetako bere olerkien sustraiak hartzaroko oroitzapenetan, eguneroko gertakari txikietan, gaurko biziaren izigarrikeri arinetan kokatzen dira.

"Bitartean, heldu eskutik" lehen olerki bildumak Espainiako Kritikaren Saria eraman du. Gainera, gaztelera, portugesa, inglesa eta frantsesera itzulia izan da.

Olerki inpresionistak

Obra hortarik, ikusgarri bat sortu da 2006ko martxoaren 29an Bordaleko Mira! jaialdian aurkeztua izan dena.

Kirmen Uribe aktore bezala agertzen denez, ikusgarri berezia da, zalantzarik gabe. Horretaz gain, testuak euskaraz erraten dituenez itzulpen automatikorik gabe, itxura berezia hartzen du.

Hemen, garrantzitsuenak musika eta musikalitatea dira, bere olerkien inpresionismoa. Desberdinak baldin badira ere, ulertzen ez dituenentzat ilunak gelditzen badira ere, hizkuntzak elkarri mintzo dira...

Uriberen olerkiak kantu errezital bat bezala aurkeztuak dira taula gainean.

Olerkariak eta Bordaleko Théâtre des Tafurs antzerki taldeko bi antzezleek olerkiak errepasatzen dituzte, argazki bilduma zahar bat balitz bezala. Gadou jaunaren soinu ilustrazio eta aurkikuntzek aniztasun hori azpimarratzen dute soinu tresna bitxi batzuen erabilerari esker (banjoa, tuba, gakoak eta eguneroko beste gauza anitz ere...).

Xehetasun gehiago

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)