Durangoko azokaren 41. edizioa
Durangoko azoka 2006ko abenduaren 6tik 10era iraganen da. Ezin hutsegin hitzordua euskal kulturari interesatzen denarentzat. "Bidaia" hautatu dute aurtengo gai nagusitzat. Iparraldeko ekoizpenen ikusteko parada izanen da ere bertan.

Eztabaidak bidaien inguruan
Durangoko azoka 317 erakusle, berritasun eta animazio frangoren topagunea izanen da aurten ere.
1965ean adiskide talde batek Geredia izeneko elkartea sortu zuen Durangon, liburuaren eta diskoren lehen azoka antolatuko zuena. Orduz geroztik, ia eten gabe, arrakasta bilduz joan da
Euskal Herriko ekoizpen literarioa eta diskografikoa plazaratzen dituen gertakari hau euskal kulturaren hitzordu nagusienetarik bat da.
Erakusleez gain, mintzaldi, eztabaida eta animazio gune bat izaten da ere Durangoko azoka. Karidadeko Benta (bere CD berria "Belaunaldia" aurkeztuko duena) et Pata Negra taldearen "Kultura arteko" kontzertua honen adibidea da.
Azpimarratu behar da ere bai "bidaia" dela aurtengo azokaren gai nagusia Eslovenia herria gomita berezia delarik.
Iparraldetik, bost argitaletxe
Iparraldeko kultura ekoizpena ez da baztertua izanen. Hemengo 17 liburu et 10 disko berri aurkeztuak izanen dira. Elkar, Maiatz, Zezengorri, Gatuzain eta Agorila argitaletxeak ordezkatuak izanen dira. Azokan parte hartuko dutenen artean, aipatzen ahal dira literatur mailan, besteak beste :
- Nora Alberbide - "Goizeko Zazpiak" eleberria
- Menane Oxandabaratz - "Ez da musik" liburua
- Claude Labat - "Olentzero, nor naiz ?" liburuaren euskarazko bertsioa
Pantxoa Etchegoin Euskal Kultur Erakundeko zuzendariaren asmoa liteke ondoko urteetarako Iparraldeko erakusleiho bat muntatzea azoka kari. Egitasmo honen berri emana da azokaren webgunean agertzen den elkarrizketa batean.
Xehetasunak :
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)