Izar Bide ikusgarria Paueko Zenith-en

2007/11/04

Lagunt eta Maita Paueko Euskaldunen elkarteak "Izar Bide" ikusgarria aurkeztuko du datorren azaroaren 17an, 20:30etan Paueko Zenith-en. Euskal diasporaren erbesteratzea dantzen eta kantuen bidez kontatzen duen ikusgarria.

Izar Bide ikusgarria Paueko Zenith-en

Erbesteratzeari buruzko ikusgarria

Duela 12 urte, "Elkanoren Semea" musika komedia aurkeztu ondoren, Lagunt eta Maitak "Izar Bide" deitu ikusgarri berria proposatzen du. Horrelako erbesteratzearen aipamen poetikoa. Ikusgarria hiru zati nagusitan banatua da eta Pier-Pol Berzaitz-en "Zeruko izarren bidea" kantuaren moldaketa betzuk nahiz gaurregungo kantu eta musikek apaintzen dute.

Amaturrak eta profesionalak eskuz-esku

Ehunta hogei kide aritu dira "Izar Bide" prestatzen urte batez. Eta Lagunt eta Maitak kalitatezko talde artistiko baten laguntza ukan du gainera : Pier-Pol Berzaitz eta Karlos Gimenez zuzendaritza artistikoarentzat, Donostiako Edu Muruamendiaraz koreografiarentzat eta Tolosako (Okzitania) Didier Kimmoun taularatzearentzat. Nif Nikolao xiberotarra arduratuko da soinuaz eta argiaz.

Sartzeak : 16 eta 22 euro bitartean.

Txartelen hartzeko : Fnac, Carrefour, Auchan, Virgin, Leclerc, Cultura edo Lagunt eta Maita elkartearen gana joanez.

Xehetasunak :

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)