Euskal Idazleen Elkartea euskal idazleen bila
Institut Occitan, Euskal Idazleen Elkartea eta Asociación Aragonesa de Escritores erakundeen elkarlanari esker antolatuko dira 2011ko abuztuan "Une frontière, des frontières" lelopean literatura jardunaldiak Pauen. Bigarren aldiz egingo dira jardunaldiak Hestiv'òc musika jaialdiaren baitan. Hestiv'òc musika jaialdia garrantzia handiko festibala da Frantzian, eta antolatzaileek berebiziko interesa dute testuinguru horretan Pirinioetako hizkuntza guztien elkarlana eta elkar ezagutza bultzatzeko. Eukal Idazleen aldetik mugen gaia landuko duten bi idazle euskaldun behar dira, mintzaldietan parte hartzeko abuztuaren 18 eta 19an. Xehetasunak : izenak eman maiatzaren 18a aitzin +33.943.27.69.99. telefonora deituz edo info@idazleak.org helbide elektronikora idatziz.
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)