Olentzeroren esperoan

2011/12/11

Neguburua hurbiltzearekin batera, Olentzero bueltan da. Euskal Herriko hiri eta herrietan zehar igaroko da, haurren eta helduen atseginerako. Bestalde, lehen aldikotz Baionan, "Olentzero Park" animazio parkea antolatuko da, abenduaren 17tik 19ra, Lauga gelan.

Olentzeroren esperoan

Eguberriko lillura eta Olentzero badatoz. Ikazkin ospetsua Euskal Herriko herri gehienetatik iraganen da, hala nola Itsasun abenduaren 21ean eta Hiriburun abenduaren 17an.


Bestalde, garai honetan ohi den bezala, Olentzero-ri buruzko erakusketa didaktikoa, Baionan izanen da ikusgai :

6 paneletan, erakusketa honek azaltzen digu pertsonaiaren jatorria, eta zertan dagoen gaur egun. Hori dena, Claude Labat-ek Euskal kultur erakundearentzat bildu dokumentu eta ilustrazioen bidez.


Horretaz gain, lehen aldikotz, Seaska ikastolen federazioak haurrei Olentzero Park animazio parkean biltzea proposatuko die. Bertan, Euskal kultur erakundeak eta Lauburu elkarteak aurkeztu Olentzero erakusketaz gain, tailer ezberdinak, puzgarriak, abere ttikien erakusketa bat, ikusgarriak (pailazoak, musika), irakurketa xokoa, alkoholarik gabeko ostatua eta burasoendako eremu bat izanen dira.

Olentzero Park abenduaren 17, 18 eta 19an zabalik izanen da, 14:00etatik 19:00etara, Baionako Lauga gelan.

Xehetasunak :

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)