"Gu(haur) Arrotz(ak)" sorkuntzaren aurkezpena Angelun

2013/06/07

2013ko ekainaren 11n, 20:30etan, Itxaro Borda idazleak, David de Souza idazle/kantariak eta Orchestre Maigre musika taldeak, Gu(haur) Arrotz(ak) sorkuntza aurkeztuko dute Angeluko Barojako karpa pean. Testua, olerkia, kantua, dantza eta musika nahasiko dituen poesia emanaldi berezia.

"Gu(haur) Arrotz(ak)" sorkuntzaren aurkezpena Angelun

Gironde departamenduko Rocher de Palmer gelan egin lehen sorkuntza egonaldiaren ondoren, Orchestre Maigre taldea Angelura dator Gu(haur) Arrotz(ak) ikusgarriaren aurkezteko. Iniziazio-bidaia bat, frantsesa eta euskara nahasi eta artista ezberdinak batzen dituena, hala nola David de Souza idazle / kantaria eta Itxaro Borda idazlea.

Sorkuntza hau Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin aurkeztua izanen da, hitzaren inguruko "A mots ouverts" festibalaren karietara. 
Sartzea urririk izanen da.

Bestalde, aipatzekoa da ikusgarriaren inguruan, Castor Astral edizioek atera CD-liburu bat aurkeztua izanen dela ekainaren 8an, eguerditan, Angeluko liburutegian, musika aperitifa baten karietara.

Xehetasunak

  • Angeluko kultura zuzendaritza : 05 59 58 35 60

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)