"Itsasturiak" erakusketa Bilbon
Euskal kultur erakundearen Itsasturiak erakusketa lehen aldiz Hego Euskal Herrian izanen da ikusgai. Alabaina, Donibane Lohizunen, Biarritzen, Baionan eta Irisarrin ibili ondoren, itsas munduari buruzko multimedia erakusketa Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan izanen da 2013ko otsailaren 18tik ekainaren 30a arte.

Euskal kultur erakundeak ekoiztutako Itsasturiak multimedia erakusketak itsas munduaren lekukotasun berri bat eskaintzen digu, Donibane Lohizune Ziburuko marinelen eskutik. Sei eremuz osatuta, erakusketak ikus entzunezkoen bidez, arrantzale, beren emazte, saregile, arrainsaltzaile, ontzietako erizain, etb.-en testigantzak aurkezten dizkigu, hainbat artxibategietatik bildutako dokumentu eta protagonista beraiek utzitako argazkiez gain.
Bestalde, erakusketaren inguruan, mintzaldi ziklo bat antolatua izanen da :
- 2013ko otsailaren 18an, erakusketaren estreinaldia Philippe de Ezcurra (akordeoia) eta Kattalin Indaburu-rekin (kantua)
- 2013ko otsailaren 28an, Ipar Euskal Herriko arrantza, lehen eta orain, Mikel Epaltza itsas misioaren apez omonierrarekin (euskaraz),
- 2013ko martxoaren 14an, Itsasoaren irudia Iparraldeko artean, Jean-François Larralde, arte historialariarekin (gazteleraz),
- 2013ko apirilaren 4an, Iparraldean, zertan dira euskara eta euskal kultura?, Pantxoa Etchegoin, Euskal kultur erakundeko zuzendariarekin (euskaraz).
Xehetasunak
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)